Dokumentua, ingelesez: Kohesio-politiketako funtsak energia-eraginkortasunerako erabiltzearen errentagarritasuna

Dokumentuaren jatorrizko titulua: Cost-effectiveness of Cohesion Policy Investments in Energy Efficiency.

Energia gehiago kontsumitzearen kostua, erregai fosilen erreserben agortzea eta giza jarduerek klima-aldaketa globalean duten eragina dira energia-eraginkortasunari lotutako politika berrienen bideratzaileak. 2000. urtean hasita, Europar Batasunak ia 5 mila milioi euro jarri ditu bere estatuetan energia-eraginkortasuneko neurriak finantzatzeko, kohesio-politikako funtsen bidez. Europako Batzordeak eta estatuetako eta eskualdeetako agintariek dute funtsak behar bezala kudeatzearen ardura, “kudeaketa partekatua” sistemaren arabera.

Txosten berezi honetan, kohesio-politikako funtsak energia-eraginkortasunerako erabiltzea errentagarria den aztertu du Kontuen Europako Auzitegiak.

Horretarako, Auzitegiak bi galdera hauek egin zituen:

  • (a) Energia-eraginkortasunean inbertsio errentagarriak egin ahal izateko, programazioan eta finantziazioan baldintza egokiak sortu ziren, eta
  • (b) eraikin publikoetan aplikatzekoak ziren energia-eraginkortasuneko proiektuak errentagarriak ote ziren.

Albistearen iturrian dago irakurgai txostena.

Hispantv-k eman du txosten horren berri.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2013/01/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *