LentSpace. Eraiki ezin badugu, zergatik ez utzi orubea beste zerbaitetarako erabiltzen?

Manu Fernándezen iritzi-artikulua, Ciudades a Escala Humana-n Kanpoko esteka.

Manu Fernándezek hirigintza moldagarriaren ideia azaltzeko Kanpoko esteka erabiltzen du kasu hau, eta, bereziki, orubeen jabe edo sustatzaile pribatuek eraikitzeko aukera izan ez duten orubeei aldi baterako erabilerak emateko interesa izan dezaketela nabarmentzeko. Ziur aski, kasu anonimo gehiago (eta adierazgarriagoak) egongo dira, baina hau nabarmendu da guztien gainetik.

The New York Times-erako Michael Falco-k egindako argazkia

LentSpace Kanpoko esteka deritzo proiektuari (argazki gehiago, hemen Kanpoko esteka). 2009an, Manhattaneko hegoaldean parke publiko bat egin zuten, orube horretan zegoen eraikina eraitsi ondoren, krisi ekonomikoa zela eta sustatzaileak ez baitziren gai izan orube hartarako aurreikusitako eraikuntza-proiektua garatzeko. Hasteko, orubea jabe pribatu batena dela esatea ez da oso-osorik egia, Trinity Churchena baita orubea. Horrelako jabeek haien jarduerei erabilgarritasun soziala edo komunitarioa emateko joera handiagoa izan ohi dute, jabe pribatu estandar batekin alderatuta. Edonola ere, bi aukera zeuden: A, ezer ez egitea, itxarotea eta hor ezer ez egiten uztea edo B, haiek aukeratutakoa, ezer egin ezin den bitartean, beste zerbait egitea.

Bigarren aukera horretatik sortu zen orubea hiru urtez uzteko aukera, eta erakunde kultural bat—Lower Manhattan Cultural Council (LMCC Kanpoko esteka)— aritu zen bitartekari proiektuaren aurrekontua egiteko, hiri-diseinuko talde bat kontratatzeko eta programa kulturala eta artistikoa kudeatzeko. Orduz geroztik, kostu txikiko material arinak erabiltzeko oinarrizko ekipamendua jartzeaz gain Kanpoko esteka, aldi baterako parke horretan hainbat instalazio, jarduera eta proposamen artistiko egon dira, jendea erakartzeko (hona hemen adibide bat Kanpoko esteka). Horrez gain, Occupy movement deritzon mugimenduagatikn ere ezaguna egin zen, LentSpacen hartu baitzuten babesa Zucotti Parketik bota zituzten ekintzaile batzuek Kanpoko esteka.

Eremu horren kontraesanetako bat agerian utzi zuen gertakari hark. Izan ere, irekiera-ordu jakin batzuk ditu leku horrek, eta, gainera, baztertze-eskubidea erabili zuen jabeak eta ekintzaileak handik ateratzeko eskatu. Hor erakutsi zuen eremuak bere izaera bikoitza (publiko-pribatua). Edonola ere, proiektuak alderdi positibo batzuk ere baditu: berez ezertarako balio ez duen eremu bati aldi baterako erabilera ematea, ekimenaren jatorria (jabeek abian jarritakoa), altzairuetan eta diseinuan ondorengo erabilerak baztertzen ez dituzten estrategiak erabiltzea, hirigintza-lizentziak malgutasunarekin erabiltzea, jardueren finantziazio-eskema eta abar.

Manu Fernándezek aipatzen duen ekimenak logikoa eta erraza badirudi ere, horrelako irtenbideak lortzea oso zaila dela erakusten digute zenbait adibidek. Adibidez (gaiari buruz polemikarik sortzeko batere asmorik gabe), Bilboko Errekalde auzoko Kukutza Kanpoko esteka dugu.

Ekimen hori brownfield deritzon kontzeptuarekin lotu dezakegu (brownfield: orube abandonatuak, hirigune degradatuak, industrialdeak, meatze-eremuak, baimenik gabeko zabortegiak eta abar). Hondakinen alorrean “zero hondakin” kontzeptuarekin lortu nahi den eredu-aldaketaren antzera, eremu degradatuei dagokienez ere lurzoruaren erabilera ahalik eta gehiena minimizatu nahi da “zero orube abandonatu” (zerobrownfields) izena eman zaion ekimenaren bidez. Ildo honetatik, Eraikalen, HOMBRE-HOlistic Management of Brownfield Regeneration Europako proiektua Kanpoko esteka aipatu zen.

Beste ekimen bat ere badago orubeak aisialdirako erabiltzeko: nekazaritza publikoa Kanpoko esteka.

Iturria: Ciudades a Escala Humana Kanpoko esteka, 2013/01/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *