Nola eraiki etxe bat 3D inprimatze-teknologiarekin

Lanscape House, Universearchitecture.com-en eskaintza

Gero eta jende gehiagok baliatzen ditu 3D inprimaketak, diseinu-aukera izugarriak eskaintzen baitituzte. Universe Architectureko Kanpoko esteka Janjaap Ruijssenaars Kanpoko esteka arkitekto herbeheretarrak diseinatu zuen “LandscapeHouse” Kanpoko esteka deritzona. Diseinu “infinitua” du etxe horrek, eta 3D inprimagailu batekin diseinatu zen. Proiektu horren alderdirik interesgarriena da ibilbide jarraitua egin daitekeela etxe osoan zehar, Moebiusen zintan bezala Kanpoko esteka. Helburu horretara iristeko behar dituen planoak, aurrekontua eta inprimagailua baditu proiektuak. Aurreikuspenen arabera, 2014an eraikiko da etxea, eta lau-sei milioi euro bitarte kostatuko da.

Los Angeles Times Kanpoko esteka egunkariak dioenez, D-Shape inprimagailua («eraikuntza-sistema robotiko berria, material berriak erabiliz harkaitzak bezain gogorrak diren goi-egiturak eraikitzen dituena» erabiliko du herbeheretar teknikariak, haren webgune ofizialaren arabera.

“Landscapehouse” etxeari dagokionez, estereolitografiaz baliatuko da D-Shapea. Hiru dimentsioko diseinuaz baliatzen da teknika hori: harea-geruzak “lotura-agente” batekin konbinatuta, marmolaren antzeko material bihurtzen dira, hura bezain erresistentea. Adituek diotenez, teknologia honek saihestu egiten ditu arkitektoaren eta haren lanaren arteko bitartekariak, eta, horri esker, hutsegite gutxiago egiten dira.

Hiru dimentsioko artxibo bat du oinarri 3D inprimagailu batek; hau da, CAD, .STL edo VRML, diote Gizmologían Kanpoko esteka, eta, poliki-poliki sortzen du prototipoa, geruzaz geruza inprimatuz. Prozesu beraz baliatzen da D-Shape, baina, hautsa tintarekin edo plastikoekin nahastuta erabili beharrean, eraikuntzako materialak erabiltzen ditu, eta askoz handiagoa da.

Diseinu infinitua eta jarraitua izan arren, osotasunari forma ematen dioten 6 x 9 metroko hainbat modulu izango ditu etxeak. D-Shape 3D Printer-en Kanpoko esteka sortzaileak, Enrico Dinik (enpresako inprimatze-lanen arduraduna), markoak bakarrik inprimatzeko eta, ondoren, gainerakoa beira-zuntzez eta hormigoiz betetzeko gomendatu zion Ruijssenaarsi, hartara egituraren erresistentzia hobetzeko.

Rinus Roelofs artista eta matematikariaren laguntzarekin diseinatu zuten “LandscapeHouse”-a, sortzaile gazteen diseinu arkitektonikoak sustatzen dituen Europan Kanpoko esteka lehiaketarako. Ruijssenaarsek dioenez, Irlandako paisaia batetik jaso zuen etxea eraikitzeko inspirazioa: “Infinituak dira paisaiak, eta ez hasierarik ez amaierarik ez duen etxe bat diseinatzeko gain ote ginatekeen galdetu genion geure buruari”.

Etxearen argazki gehiago, Universe Architectureren Facebooken Kanpoko esteka.

Berri honekin zerikusia duten hainbat berri jaso dira Eraikalen, “3D inprimagailua” Kanpoko esteka hitzak dituztenak. Badirudi mundu-mailako ekimen batzuk badaudela (Luxenburgo, AEB, Danimarka…), baina ez dago argi esperimentazio-mailan ari diren ala produktua zeharo garatuta dagoen.

Iturria: Plataforma Arquitectura Kanpoko esteka, 2013/01/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *