Santanderren egindako Hiri Habitataren Energia Diagnostikorako Programako (PDEHU) ekintzen emaitza-aurkezpena

PDEHUa: hiri-habitatarenenergia-diagnostikorako programa Kanpoko esteka Eraikaleko berrian azaltzen zenez, La Casa que Ahorra fundazioak abiarazi zuen, hiritarrak informatzeko eta haien kontzientzia pizteko etxebizitza-parkearen eraginkortasun ezak dakartzan energia- eta ingurumen-arazoei buruz, bai eta arazo horiek aukera bikainean bihurtzeko neurri eraginkorrenei buruz ere.

Ikerketa Santanderreko San Francisco auzoan egin da, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako eraikinetan, zeinek ez baitute inongo isolatze termikorik beren itxituretan, eta ez baitute energia-birgaitzerik izan. Hain zuzen, auzoko bi etxebizitza-bloke aztertu dira; bata, 35, 36, 37 eta 38 atariei dagokiena (I. blokea), eta, bestea, 6, 7, 8 eta 9 atariei dagokiena (II. blokea). Eraikin horiek antzekoak dira, baina kanpoko itxitura nahiko desberdina dute.

Azterketa termografiko baten bidez egin da ikerketa. Kanpoko itxituretako emaitzek diotenez, puntu termiko ahulenak leihoak eta kanpoko ateak dira, transmisio-balio handiagoa baitute. II. blokearen kasuan, kanpoko itxiturako uniformetasun termikoa jada ez da hain nabaria, eta, itxitura opakuetan, hala nola solairu-ertzetan, kanpoko habeetan edo karga-hormetan, zona termikoak ikusten dira. Gainerako elementuek beste blokeetakoen portaera bera dute. I. blokearen kasuan, kanpoko itxitura bi oineko lodierako adreilu zulatu baten orriarekin egina dago. Fundazioko presidente Francisco Javier Fernández Campalen hitzetan, zenbait neurri hartuta, etekin ekonomiko handiak lor daitezke. I. eraikinaren kasuan, 8.000 eurora irits daiteke urtean; bigarren blokearen kasuan, berriz, 5.000 eurora.

Proposatutako neurriak hauek dira, laburbilduz: isolatze-sistema bat ezartzea kanpotik, artile mineralezko panel batez eta morterozko kanpo-akabera batez osatua. Horri esker, % 29 murriztuko litzateke berogailu-eskaria. Beste proposamen bat da artile mineralez eta iragazteko xafla autobabestuzko estaldura-isolamendu bat, isolamendu termikoa eta konfort akustikoa areagotzeko. Kasu horretan, % 17,56 aurreztuko litzateke berogailuan. Azkenik, egungo leihoak (beira + markoa) ordeztuz eta haien prestazio termikoak hobetuz, % 14 aurreztuko litzateke. Aplikatutako neurri guztiekin, % 65 aurreztuko litzateke eraikinaren azken eskarian.

Txosten batean Kanpoko esteka jaso dira bost udalerritan egindako ekintzak —Arahal (Sevilla), Granollers (Bartzelona), Madril, Santander eta Segovia— eta haien ondorioak.

Iturria: La Fundación La Casa que Ahorra Kanpoko esteka, 2013/01/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *