Egitura pikortsuen zementazioa, bakterio-populazioak erabiliz

Bioteknologia eta arkitektura elkarri lotuta Kanpoko esteka berrian, Sevillako Arkitektura eskolako Out_Arquías ikerketa-taldeko Eduardo Mayoral Gonzálezen La Ciudad Viva Kanpoko esteka artikulua laburbildu zen. Artikulu horretan Out_Arquías taldearen lan-lerroak aztertzen ditu, eta bere doktore-tesia laburtzen du: arkitektura biosintetikoak. Bizirik dagoena eta ez dagoena, eta haien arteko hibridazioa ekintza arkitektonikorako estrategia gisa, mende-aldaketan.

La Ciudad Viva artikuluan, lanean ari diren 3 prototipo motei buruz hitz egiten du: Lehen kasuan, % 100 organikoa den materialarekin lan egiten du. Material horrek isolatzaile termiko gisa funtzionatzen du eta egiturazko ezaugarri jakin batzuk ditu. Bigarrenean, mikroorganismo biolumineszenteak erabiltzen dira elektrizitatea kontsumitu gabe argia igortzen duten gailuak diseinatzeko, eta, hirugarrenean, bakterio-populazioak erabili dira egitura pikortsuen zementaziorako. Post honetan, hiru horietako bati egingo zaio erreferentzia: “Berriki garatzen hasi den azken prototipo-motaren oinarria da egitura pikortsuak zementatzea kaltzita uzten duten bakterio-populazioak erabiliz, adreiluak egiteko (15. irudia), lurzoruak egonkortu eta trinkotzeko (16. irudia), monumentuak zaharberritzeko eta hormigoian izandako pitzadurak konpontzeko (17. irudia), eta errepideak (18. irudia) eta beste egitura batzuk (19. irudia) eraikitzeko.

15. irudia. Arez eta bakteria zementatzailez egindako adreilua (Ginger Dosier)

17. irudia. Bio-Concrete (TU Henk Jonkers)

18. irudia. Sand.Stone.Road (Kosabu & Wetzler 2010)

19. irudia. Arenaceous Anti-Desertification Architecture (Magnus Larson 2008)

Kasu honetan, bakterio-populazio jakin batzuek egitura pikortsuetan kaltzita uzteko duten adimen kolektiboa kontrolatu nahi da, eta hareazko egituretan eta hormigoian zer hazkunde- eta garapen-baldintza dituzten ikertu. Ikerketaren gaia izango da nola jakin bakterio-populazioak egitura horietan txertatzeko modu onenak zein diren, eta nola mantendu bizirik ahalik eta denbora handienean, zementazio- eta trinkotze-prozesu egokia bermatzeko. Horrez gainera, prototipoak sortzeaz eta, ezaugarrien arabera, egokienak diren merkatu-sektoreetara egokitzeaz arduratuko da”.

15. irudian aipatu den gaiari dagokionez, informazio gehiago aurkitu daiteke 2010eko berri honetan: “Bioadreiluak hareatik, ureatik eta bakterioetatik abiatuz” Kanpoko esteka.

16. irudian aipatu den gaiari buruzko informazio gehiago: Soil Interactions Laboratory Kanpoko esteka.

17. irudian aipatu den gaiari buruzko berri hau jaso zen Eraikalen: Autokonpontzeko gai den biozimendua Kanpoko esteka.

18. irudian aipatu den gaiari dagokionez, informazio gehiago lor daiteke lotura honetan Kanpoko esteka. 2012ko iida sarien irabazlea izan zen.

19. irudiko gaiari dagokionez, 2009an, Saharako basamortu latza aldatzeko plana aurkeztu zuen TED solasaldian orduan arkitekturako ikaslea zen Magnus Larssonek; hori egiteko, bakterioak erabiliko zituen, eta eraikuntzako material harrigarri bat: hondarra bera. Solasaldia ingelesez dagoen arren, azpitituluak gaztelaniaz jartzeko aukera ematen du. TED Teknologia, Entretenimendua, Diseinua “zabaltzeko moduko ideietan” jarduten duen erakunde bat da. TED oso ezaguna da urteko biltzarragatik (TED Conference) eta solasaldiengatik (TED Talks). Solasaldi horiek gai ugari lantzen dituzte: zientzia, artea eta diseinua, politika, hezkuntza, kultura, negozioak, gai globalak, teknologia eta garapena, eta entretenimendua. Ez da Magnus Larssonen gai horri buruzko geroagoko berririk, eta, horrenbestez, pentsa daiteke ekimen hori ez zela aurrera eraman.

Biomimetika arkitekturan Kanpoko esteka albistean, TED solasaldia aipatzen da, non, etorkizun jasangarriagoa lortzeko biomimetikaren analisien tresnak erabiltzeko bere estudioan baliatzen dituen printzipio batzuk aurkezten diren.

Iturria: More than Green Kanpoko esteka, 2013/02/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *