Green Deal. Etxeetan energia-eraginkortasuneko neurriak hartzeko Erresuma Batuko programa

2013ko urtarrilaren 28an, Green Deal Kanpoko esteka berria aurkeztu zuen gobernu britainiarrak. The Guardianen arabera Kanpoko esteka, programaren bidez, 10 eta 25 urte bitarteko maileguak lortzen dituzte etxeek, eta kuota horiek energiaren fakturan lortzen den aurrezkiaren bidez ordaintzen dira. Baina kritikak ere izan ditu programak; batetik, altuak direlako programen interesak (% 7 ingurukoak), eta, bestetik, adituek uste dutelako kostuari eta eraginkortasunari erreparatuz hobeak izan daitezkeen moduak badaudela emaitza berak lortzeko. Gainera, maileguak berritutako etxeari lotuta geratzen dira, eta ezin da jakin zer eragin izan ditzakeen ondorengo salmentaren batean.

Green Deal Gidak ere badira. Klima-aldaketari eta energia-eraginkortasunari buruzko departamentuaren (DECC) gidek Erresuma Batuko Green Deal programari buruzko oinarrizko informazioa ematen dute. Green Dealek etxean energia aurrezteko hobekuntzak egiten laguntzen du; adibidez, isolamendua, etxea erosoagoa izan dadin. Plan horren bidez, elektrizitatearen fakturan ordain daitezke hobekuntzen zatiak, edo hobekuntzak osorik. Diru-itzulketa ez da izango familia arrunt batek energia-kostuan aurreztu behar duena baino handiagoa.

DECCen web-orrian Kanpoko esteka eskuragarri dauden gidak hauek dira:

  • Green Deal: Etxeetan energia-eraginkortasuna hobetzen dutenentzako gida: dirua berreskuratzeko modua.
  • Green Deal: Energia aurrezteko etxean egindako hobekuntzak ordaintzeko beste modu bat.
  • Green Deal ebaluazioa: itxaron daitekeenari buruzko gida.
  • Green Deal: Zure negozioarentzat etekina nola atera, parte hartuta.
  • Green Deal: Kontsumitzailea babesteko gida.
  • Green Deal duen etxe batera aldatzea.
  • Green Dealen ebaluazioa.
  • Green Deal etxebizitzen jabeentzat.
  • Green Deal etxebizitza sozialen maizterrentzat.
  • Green Deal etxebizitza sozialen hornitzaileentzat.

Climate Strategy & Partners-ek egindako Espainian etxebizitzen energia-birgaikuntzarako erronkak eta finantzaketa-aukerak txostenean Kanpoko esteka, finantzaketa-programa ordaintzen den faktura batean egitea proposatzen da, Erresuma Batuan Green Deal programak edo AEBetan PACE programak Kanpoko esteka egiten duten moduan.

Iturriak: Ateneo Naider Kanpoko esteka, 2013/01/29, eta Build up Kanpoko esteka, 2013/01/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Programak eta deialdiak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *