Partaidetzazko hiri-diseinua: EAEko bi adibide

Herritarren parte-hartzea: Utopia bat hiriak egiteko? Kanpoko esteka postean, hiriak diseinatzeko herritarren parte-hartzeari buruzko sarrera bat irakur daiteke.

Azkenaldian, EAEko partaidetzazko hiri-diseinuari buruzko zenbait berri agertu dira:

  • Nukepartaidetazko hiri-plataformak diseinu-pentsamenduaren metodologiak arkitekturan eta hirigintzan aplikatzeko ikastaro bat antolatu du otsailerako.Arkitekto-talde batek osatutako Nuke plataformak hirien partaidetzazko diseinuari buruzko ikastaro bat antolatu du, design thinking (diseinu-pentsamendua) metodologiak aplikatzeko. Otsailaren 26 eta 27an egingo da ikastaroa Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Bizkaiko ordezkaritzan. Arkitekturako eta hirigintzako profesionalentzat nahiz partaidetzazko prozesuak sustatzeko tresnak ezagutu nahi dituenarentzat dira jardunaldiak. Praktikoa izango da, nagusiki, ikastaroa, eta Bilboko Olabeaga auzoko bi orube erabiliko dira, utziak daudenak, irtenbide berriak diseinatzeko, eta auzotarren lankidetza ere izango da. Helburua da ikastaroak iraungo duen bi jardunaldietan espazio horietarako erabilera berriak proposatuko dituen proiektu pilotu bat osatzea, auzoaren beharretatik abiatuz.

    Informazio gehiago (programa eta izen-ematea) Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Bizkaiko ordezkaritzaren webgunean Kanpoko esteka.

    Diseinu-pentsamendua edo design thinking sormenaren bidez, erabiltzaileen lankidetzaz eta irtenbideen prototipoak osatuz arazoak ebazteko tresna-kutxa bat da, eta arlo askotan aplika daiteke; adibidez, hirien diseinuan.

    Nuke hiri-bitartekaritzarako plataforma bat da, hiriak diseinatzean herritarren parte-hartzea sustatzeko. Egun, Sopelanaren hirigintzan generoaren ikuspegia txertatzeko proposamen bat aurrera eramaten ari da, eta hainbat proiektu egin dituzte; adibidez, Irungo hiri debekatuaren mapa Kanpoko esteka, edo Getxoberpiztu! lankidetza-prozesuaren kudeaketa Kanpoko esteka.

  • Berreibar proiektua Kanpoko esteka. Helburua, funtsean, Eibarko eraikin industrial hutsak berrerabiltzea da, “behar duten pertsonentzat espazio berriak sortzeko; tailerrak, bulegoak, lan-lekuak, etab. izan daitezkeenak, beti ere Eibarrek duen ondasun industriala errespetatuz”; planteamendu hau erabat kritikoa da Eibarren, haren fisionomiagatik eta industria-ekimenagatik.

Iturriak:

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *