Valentziako Unibertsitate Politeknikoak oliba-hezurrekin egindako hormigoi berezia diseinatu du pantaila akustikoetarako

Oliba-hezurrekin egindako hormigoia. Iturria: UPV

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Garraio eta Lurralde Institutuko ikertzaileek Kanpoko esteka eta Preconsa Kanpoko esteka enpresak pantaila akustiko berria egin dute, oliba-hezur kiskaliak oinarri dituen hormigoi porotsuz. Zirkulazio-zarata arindu ez ezik, nekazaritza-hondakin hori baliatzeko aukera ere ematen du.

Produktu berria trenbide nahiz errepideko zirkulazioak sortutako zarata arintzeko dauden pantailen ordezkotzat aurkeztu da. Panolston proiektuaren emaitza da.

“Pantaila hauen portaera akustikoa hormigoi porotsu konbentzionalaz eginikoekin nahiz xafla zulatuko egurrez edo harri-zuntzez eginikoekin alderatu dugu, eta pantaila hauen xurgatze-gaitasuna oso lehiakorra da. Pantaila honek trenen, tranbien, metroaren, autoen eta abarren zarata arintzeko irtenbideak eman ditzake, eta, gainera, nekazaritzako azpiproduktu bati, oliba-hezurrei, erabilera bat eta balioa emateko aukera ematen du”, adierazi du EHUko ikertzaile Julia Realek, Unibertsitatearen prentsa-oharrean Kanpoko esteka. Espainiako Ingeniaritza Institutuak ere eman du horren berri Kanpoko esteka.

Pantaila akustiko horiek lortzeko, materialaren portaera aztertu zuten ikertzaileek, eta ahalik eta zarata handiena xurgatzeko dosi egokia ere ebaluatu zuten. Horretarako, merkatuan dauden hainbat hezur-mota aztertu zituzten: birrindu gordina; osorik kiskalia, eta bien nahastea.

Ondoren, laginak prestatu zituen mota bakoitzarekin (hezurra % 100ean), eta ezaugarri akustikoak eta fisiko-mekanikoak zehazteko saiakuntzak egin (konpresio sinplearen kontrako erresistentzia, dentsitatea, sutearen aurreko erantzuna eta inpaktuaren kontrako erresistentzia). “Lehen proba horietatik ondorioztatu genuen portaera onena, portaera akustikoa eta fisiko-mekanikoa kontuan izanik, osorik kiskalitako hezurrek dutela”, erantsi du Julia Realek.

Proportzio egokia

Xurgapen akustiko handiena eta portaera fisiko-mekaniko onena lortzeko hezur kiskaliaren eta agregakin naturalaren (hondarra edo legarra) proportzio optimoa zein den ere ebaluatu zuten azterketan.

“Egindako lan guztitik ondorioztatu dugu hezurraren proportzioa aldatu eta agregakin naturaltzat 4/10 frakzioa soilik erabiliz, hainbat maiztasun-bandari erantzun dakiokeela, hasi abiadura handiko trenaren zaratatik eta auto bateneraino, xurgapen-koefiziente handienarekin (4/10 frakzio esan ohi zaio legarraren tamainako agregakinari; hau da, 4 mm-tik 10 mm-ra bitarteko partikula-tamaina duen agregakinari).

Kasu guztietan, 0,80 baino handiagoa da xurgapen-koefizientea, eta horrek adierazten du material berriak xurgapen-ahalmen handia duela, eta dosia leku jakin batean dagoen zarata-motaren arabera aukeratzeko molda daitekeela”, azaldu du Julia Realek.

Halaber, EHUko ikertzaileek egiaztatu dute geruza porotsuaren gainazalaren formak ere eragin nabaria duela pantailaren xurgapen-gaitasunean. Horiek horrela, zarata xurgatzen duten pantailen katalogoa egitea aurreikusten da, eta alda daitezkeen aldagai guztiak jasotzea, eremu bakoitzerako produktu optimizatua lortzen laguntzeko.

Panolston-ekin, pantailaren dosia eta gainazalaren forma moldatu egin daitezke, xurgatu nahi den zarata-maiztasunari erantzuteko, izan abiadura handiko trenaren zirkulazioarena, izan errepideetakoa, edo besteren bat”, ondorioztatu du Julia Realek.

Eraikalen, eraikuntzarako produktuak fabrikatzeko hondakinen erabilerari buruzko Kanpoko esteka albiste ugari aipatu dira. Nekazaritza-hondakinak eraikuntzako pozzolana-materialtzat erabiltzea Kanpoko esteka berrian adierazi zen, Kordobako Unibertsitateko (UCO) ikertzaileek frogatu dutela olibadiaren biomasaren errautsek (nekazaritzak hein batean berrerabiltzen duen hondakina) morteroaren zementua % 10era murriztu dezaketela ondoriozko orearen erresistentziari kalte egin gabe Kanpoko esteka. Gakoa da, UCOko zientzialariek egiaztatu duten moduan, errautsek dituzten ale-neurri espezifikoa eta aluminosilikatoen eduki altua –mineral-mota bat–, zementua gogortzeko erreakzioari laguntzen diolako, eta ore bereziki sendoa ematen duelako.

Pantaila akustikoei buruz, Eraikalen, Soinuaren kontrako pantailatzaile autoeramangarri baten europar patentea Kanpoko esteka argitaratu zen.

Iturria: Tendencias 21 Kanpoko esteka, 2013/01/29

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *