Kudeaketa kanpora atera nahi duten sustatzaileei, eraikuntza-enpresei, kooperatibei, finken administratzaileei eta finantza-erakundeei zerbitzua ematen die enpresa honek.
Zerbitzu lagungarriak kanpoan kontratatzen aritzen da enpresa: obra berriak gainbegiratzeko kudeaketa osorik kanpora ateratzen die sustatzaileei, eraikuntza-enpresei eta etxebizitza-kooperatibei.
Saldu aurreko kudeaketa:
- Etxebizitzen eta eremu komunen ikuskapenak eta gorabeherei buruzko txostena egitea (obra amaitu baino 3-6 hilabete lehenago).
- Azpikontraten lanak koordinatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea.
- Gorabeherak kudeatzea eta gainbegiratzea etxebizitzak eman aurretik.
Saldu osteko kudeaketa:
- Etxebizitzaren jabearekin batera, gainbegiratzeen eta/edo kalteen txostena egitea, eta desegokiak direnak murriztea.
- Azpikontratak koordinatzea, zereginak esleitzea eta segimendua egitea, lanak amaitu arte.
- Etxebizitzaren jabeari eta sustatzaileari etengabe eta aldi berean ematea gorabeheren egoeraren berri, behin lanak amaituta.
Informazio gehiago, S.O.S. Gestión de repasos zerbitzuaren web-orrian .
Iturria: Eraikal, 2013/02/04