Nehogar Proiektuaren obren segimendua egiten duen bloga

Eraikalen, NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen Kanpoko esteka albistea argitaratu zen. Honetan, proiektuaren helburuak azaldua eta proiektu erakusleak zerrendatu ziren.

Helburua da “energia-kontsumoa ia zero” moduan definitzen duten familia bakarreko etxebizitza bat diseinatzea eta eraikitzea; hau da, Europan erabiltzen ari diren kontzeptuetara hurbiltzen dena: ohiko etxebizitza baten kontsumoaren erdia baino gutxiago kontsumitzen duen etxebizitza, herrialde bakoitzeko araudiak kontuan izanik.

Ezaugarri hauek dituen eraikin bat diseinatu eta egin nahi dute, eta, gero, haren segimendua egin:

  • Berokuntzan eta etxeko ur beroan % 70etik gorako energia-aurrezkia duena.
  • Eraikuntzako Kode Teknikoak jasotzen duen ohiko etxebizitzaren antzeko prezioa duena.
  • Datozen bost urteetan kontsumo errealen segimendua egin eta hasierako simulazioekin alderatzeko aukera emango duen monitorizazioa duena.

Blog bat Kanpoko esteka sortu dute, eta astez aste ematen dute bilakaeraren berri, eta puntu interesgarrienei buruz ere hitz egiten dute.

Iturria: Nehogar, 2013/02/04

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak, Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *