Abertisek, Cintrak eta Itínerek 24.000 lanpostu sortzea proposatzen dute autobideak hobetzeko obretan inbertsioa aurreratuz

Autobideen kontzesionarioek aurrea hartu dute, eta Gobernua konbentzitu nahi dute krisitik frantses erara ateratzea bultza dezan; hau da, Nicolas Sarkozy presidenteak 2008an abiarazi zuen ekonomia suspertzeko planaRelance plana— kopiatuz, hots, bi urtean 26.000 milioi inbertituz. Frantziak kapital pribatuaren lankidetzara ireki zuen ekimena, eta horixe nahi dute Espainiako hiru kontzesionario handienek (Abertis, Ferrovial eta Itínere). Frantziako planean, Abertisek ere hartu zuen parte.

Cinco Díasek jakin duenez, hirurek baterako proposamen bat aurkeztu diote Sustapen Ministerioari: berehala egin beharreko obra-plan bat, 1.335 milioikoa. Hiru enpresetako teknikariek, Aseta Kanpoko esteka kontzesionarioen patronalak koordinatuta, 16 autobide heldutan ekintzak eskaintzeko egin dute lan. Ordain gisa, inbertsioarekiko % 8ko gutxieneko etekina eskatzen dute, dela kontzesio-epea luzatuz, dela tarifak igoz.

Hautatutako autobide batzuk 1960ko hamarkadan inauguratu ziren. Txostenak adierazten du herrialde osoan dauden azpiegitura horiek kontzesio-kontratuetan ezarritakoa betetzen dutela, baina egungo kalitate-estandarretara egokitu behar liratekeela. Planak aurreikusten du segurtasun-, ingurumen- eta edukiera-hobekuntzak egitea 16 autobidetan, geroago eraiki direnetara egokitzeko. Abertisek, Itínerek eta Cintrak bide hauetan egin nahi ditu inbertsioak: Acesa eta Iberpistas, AP-7, AP-1, AP-9 eta AP-15. Egin beharreko lanak, berriz, hauek dira: tuneletako segurtasun-baldintzak egokitzea, kamioientzako geralekuak eraikitzea, seinale bertikalak hobetzea, paisaia berreskuratzea, energia berriztagarriak erabiltzea, galtzada zabaltzea, bide berriak eraikitzea eta zerbitzuguneak edo atsedenguneak zabaltzea, besteak beste.

Kontzesionario-taldeak ministerioari bidalitako ekimenean baieztatzen du ezen, horri esker, ekonomia berpiztuko litzatekeela, ezbehar-kopuru handiko puntuak kenduko liratekeela eta ingurumena hobetzeko elementuei ekiten zaiela.

Mahai gainean jarritako inbertsio-zifra (Itínerek, 744 milioi; Abertisek, 447 milioi; eta, Cintrak, 144 milioi) Sustapen Ministerioak 2013an errepideetarako aurreikusi duen aurrekontuaren % 70 da. Enpresen kalkuluek bermatzen dute 24.000 lanpostu sortuko direla, eta Administrazioak 761 milioiko zerga-itzulkina jasoko duela.

Europako Batzordeak baimena eman zuen Frantzian inbertsio pribatuak egiteko Gobernuaren ordainen truke. Espainian, kontzesionarioek proiektatutako obrek ez lituzkete aurrekontu-baliabideak gutxituko, eta ez dute defizit publikorik eragiten.

Inbertsioa urtebete eta hiru urte bitartean egingo litzateke; «beraz, berehalako eragina izango luke jarduera ekonomikoan eta enplegua sortzean».

«Bistakoa dirudi ezen, inbertsio pribatuak, lankidetza publiko-pribatuaren bidez (LPP), inbertsioaren eragile nagusia den inbertsio publikoaren lekukoa hartu behar duela», adierazten du proposamenak. «Administrazio publikoari bakarrik ez, enpresa pribatuei ere badagokie ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko aukerak bilatzea», gehitzen dute inbertsio-planaren sustatzaileek.

2013an, eraikuntza-sektorearen jarduera sustatzeko Espainiako Gobernuari eskatutako planei buruzko hainbat albiste jaso dira Eraikalen:

“Finantzaketa” Kanpoko esteka etiketapean, eraikuntzaren sektoreko jarduerak (birgaitze-lanak, eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak, etab.) nola finantzatzea azaltzen dituzten berriak jaso dira.

Iturria: Cinco Días Kanpoko esteka, 2013/02/04

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *