Dokumentua, ingelesez: Energia gutxi kontsumitzen duten eraikinetarako eguzki-babesa

Hau da dokumentuaren jatorrizko izenburua: Solar shading for low energy buildings.

Dokumentua ES-SOk (European Solar Shading Organisation Kanpoko esteka) garatu du.

Eguzki-babes dinamiko batek aukera ematen du zabalduta edo bilduta egoteko eragingailu motorizatu bati esker. Horren badu zenbait abantaila: batetik, beiraren ezaugarriak nahieran doitu daitezkeela, eta, bestetik, eguzki-babesa jaitsi egin daitekeela egun beroetan, eta igo neguko egun hotzetan. Hala, baliabideak optimizatu egiten dira, eta eraikina eraginkorragoa bihurtzen da.

Diseinu egokia egiteko, garrantzitsua da beiraren eta eguzki-babesaren ezaugarriak ezagutzea. Leihoen tamaina dimentsionatu egin behar da fatxadaren orientazioaren arabera, honako hauek kontuan hartuta: leiho bakoitzaren galdu-irabazien energia-balantzea; fatxadaren, eraikinaren eta ondoko eraikinen kokapen geografikoa, tokiko datu-base klimatikoa, orientazioa, beiraren kalitatea eta kantitatea, aire-berriztatzearen erlazioa… Energia kalkulatzeko programak garrantzitsuak dira eraikina diseinatzerakoan, baina ondo diseinatutako eguzki-babes bat sartzea lagungarria izango da eraikinaren mantentze-lanen kostuak doitzeko.

Azkenik, neurri egokira ekarri behar da aire girotuaren sistema, eguzki-babesa modu adimendunean erabiltzeari esker txikiagoa izango baita behar den gehienezko potentzia.

Kanpoko eguzki-babesak eta beirak jartzeak 0,1-0,2ko eguzki-faktorea izan dezake; horrek esan nahi du eguzki-erradiazioaren % 80-90 kanpoan utziko lukeela zabalduta dagoenean.

Gida tekniko honen helburua da eguzki-babesaren ezaugarriak nola ebaluatzen diren eta eguzki-erradiazioa igortzean zer propietate fisikok hartzen duten esku ulertzeko oinarrizko ezagutzak ematea. Europako arauetan aurreikusitako kalkulu-metodoetan oinarritzen da, batik bat.

Europan egindako simulazioen adibideak aurkezten dira dokumentuan, eta eraikinen energia-kargen eguzki-babesaren inpaktua erakusten du.

Batez ere eguzki-babesa fabrikatzen eta instalatzen dutenek erabiltzeko egina egon arren, gida hau erabilgarria izango da arkitektoentzat eta eraikinen energia-sistemen ingeniarientzat ere.

Dokumentu hau eta ES-SOren beste dokumentu batzuk “downloads ES-SO documents” Kanpoko esteka atalean daude.

Al Bahar dorreen fatxadaren funtzionamendua Kanpoko esteka Eraikal berrian, dorre horien eguzki-babeserako sistema azaldu zen.

Iturria: Lekune Kanpoko esteka, 2013/02/04

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *