Eraikinen Ikuskapen Teknikoak batera egitea efizientzia energetikoaren ziurtagiriekin

Higiezinen burbuilak eztanda egin ondoren, eta horrek eraikuntzaren sektorean eragin duen krisian, hiru zutabek eusten diete eraikuntzako profesionalei: Eraikinen Azterketa Teknikoa Kanpoko esteka, Lehendik dauden Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenak Kanpoko esteka eta birgaitzea.

Gero eta udal gehiagok eskatzen dute Eraikinen Ikuskapen Teknikoa. Eraikinak prebentzioz birgaitzeko eta kontserbatzeko teknika bat da hori, eta gutxienez 50 urte dituzten eraikinei eragiten die —udalerri batzuetan, ordea, 30 urtera jaitsi da; esaterako, Santa Cruz de Tenerifen edo Kanaria Handiko Las Palmasen—.

Aldi berean, Lehendik dauden Eraikinen Ziurtapen Energetikoaren Errege Dekretua berehala onartzea espero da. Hark higiezin guztiei efizientzia energetikoaren ziurtagiria igortzea eskatuko du, baita 2007 baino lehenagokoak izan eta saldu edo alokatu egingo direnei ere, egun indarrean dagoen 47/2007 EDak eraikin berrientzat bakarrik eskatzen baitu.

Aurreko bien emaitzaren ondorioz egingo dira birgaitzeak, hau da, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa gainditu ez dutenen kasuan eta klase energetiko baxua duten Lehendik dauden Eraikinen Ziurtapen Energetikoen kasuan.

Zergatik ez dugu baliatuko eraikin baten Ikuskapen Teknikoa Ziurtapen Energetikoa ere egiteko?

Eraikinen Ikuskapen Tekniko baten egiteko nagusia da eraikinak baldintza egokietan mantentzea eraikuntzaren segurtasunari, osasungarritasunari eta apaingarri publiko osoari dagokienez, eta bertan bizi direnen zein oinezkoen segurtasuna zaintzea. Ziurtapen Energetikoa, berriz, arduratzen da kontsumitzen duen energiarekiko higiezin batek duen efizientzia neurtzeaz.

Izan ote dezakete loturarik bi faktore horiek?

Eraikinen Ikuskapen Teknikoan aztertzen diren zati batzuek (besteak beste, egituraren egoera edo segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak…) ez dute zerikusirik eraikinaren efizientzia energetikoarekin, baina beste batzuek (hala nola fatxadak, estalkiak eta instalazioak) izaten dute, hain justu, eragin handiena eraikinaren efizientzian.

Beraz, logikoa dirudi ezen, eraikin baten edo haren instalazioen inguratzaileak dituen akatsak konpontzeko birgaitze bat egiten denean, ekintza horietaz baliatzea eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzeko.

Udal batzuk konturatu dira ideia ona izan daitekeela Eraikinaren Ikuskapen Teknikoak eta efizientzia energetikoa lotzea, eta ordenantzak ezarri dituzte, adibidez, Santa Cruz de Tenerifeko Udalak, non zati batek efizientzia energetikoa aztertzen duen, eta, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa gainditzeko edo ez gainditzeko erabakigarria ez den arren, egoera hobekuntzak egiteko baliatzearen abantailei buruz kontzientziatu nahi ditu erabiltzaileak.

Nola balia dezaket Eraikinaren Ikuskapen Tekniko bat eraikin baten efizientzia energetikoa hobetzeko?

Lehendabizi, jakin behar da zer elementu hobetu daitezkeen eraikinaren efizientzia energetikoa handitzeko. Lehen esan den bezala, fatxadak, estalkiak eta instalazioak dira elementu horiek, batik bat.

Eraikin batek Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa gainditzen badu eta ez bazaio akatsik ikusten zati horietan, ziurrenik ez da hobekuntzarik planteatuko (baina, nolanahi ere, guztiz gomendagarria da). Baina Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa bukatu ondoren elementu horietako batek konponketa behar badu, kaltetutako elementuak bakarrik konpondu ordez efizientzia energetikoa ere hobetzea pentsatzen hasteko unea izango da seguru asko; izan ere, gastu gehigarria askoz txikiagoa izango da inolako konponketarik egin beharrik ez dagoenean, birgaitze energetikoaren ondorengo obra bat egiten bada baino, eta, horrenbestez, askoz errentagarriagoa izango da.

Adibidez:

Imajina ezazu, besteak beste, Eraikinaren Ikuskapen Tekniko batek zehazten duela eraikinaren fatxadak (haren efizientzia energetikoa ez da oso altua) erabateko konponketa behar duela, zementu-zarpiatuaren egoera txarra arrisku bat delako oinezkoentzat, haren puska batzuk eror baitaitezke bide publikora. 

Lehenengo irtenbidea izango litzateke fatxadako aldamio bat muntatzea, fatxada zulatzea eta zarpiatu zaharra berri batekin ordeztea, eraikinari irudi modernoago bat emango dion eta mantentze-lan gutxiago behar dituen geruza bakarreko mortero batekin, agian.

Beste irtenbidea izan liteke aldamio bera muntatzea, fatxada zulatzea eta haren isolamendua nabarmen hobetzea; adibidez, poliuretano-aparraren geruza bat proiektatuz eta mortero-estalki bat ezarriz.

Bi irtenbideen prezioen arteko aldea hutsala izango litzateke ziurrenik; izan ere, poliuretano-aparra proiektatzearen prezioa, aldamioa muntatzea eta mortero-estalkia egitea kostatzen denaren aldean, oso txikia da, baina eraikinaren efizientzia energetikoan eragin izugarria izan dezake eta oso denbora gutxian amortiza liteke, kontuan izanik inbertsioaren zati handiena egin beharra dagoela nolanahi ere. Hautu hori eginez gero, gainera, eraikinean dauden solairuen balioa handitzen da, higiezin baten efizientzia energetikoa erabakigarria izango baita gutxi barru hura saltzeko.

Ikusi denez, behin eraikinaren zatiren batean konponketak egiten hasita, askotan oso erraza eta merkea da eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzea, batez ere horretarako bakarrik egiten den obra batekin alderatuz gero. Beraz, Eraikinaren Ikuskapen Tekniko batek agerian utzitako akatsak konpontzea oso aukera ona da halako eraberritzeak egiteko.

Iritzi berekoa zen Luis Esteban Domínguez jauna, Valentziako Eraikuntzaren Institutuk ozuzendari nagusia, bere artikuluan: Eraikinen ikuskapen teknikoek eraikuntzan eraginkortasun energetikoaren merkatua aktibatzeko duten potentziala, 2011-05-31 Kanpoko esteka. Dokumentu horretan, Esteban Dominguezek adierazten du Valentziako Komunitateko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoetan eraikinaren inguratzaile termikoaren efizientzia energetikoa ere ebaluatzen dela.

Iturria: Sustentable&Sostenible Kanpoko esteka, 2013/02/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *