Etxebizitzaren Ingurumen Jasangarritasunaren modeloa (SuAmVi), Montevideoko Intendentziarena (IM), Uruguain

Montevideoko Intendentziak Etxebizitzaren Ingurumen Jasangarritasunaren eredua (SuAmVi) diseinatu du bizitegi-sektoreko eraikuntza-proiektuak ebaluatzeko.

Eredu horrek jardunbide egokiak sustatu nahi ditu eta teknologia sartu nahi du, helburu hauekin: efizientzia hobetzea eta eraikinak artifizialki egokitzeko eskakizunak murriztea.

Metodo horren bidez, objektiboki eta kuantitatiboki neur eta kalifika daiteke eraikuntza-diseinuaren efizientzia-maila, kontrol-zerrenda baten bidez.

SuAmVik zazpi gai-eremu Kanpoko esteka jorratzen ditu: ezarpena, airea, energia, ura, hondakinak, materialak eta obraren kudeaketa, eta, kasu bakoitzean, ebaluazio-irizpideak ezartzen ditu. Etxebizitza bakoitza kalifikatzeko, puntuazio bat ezarriko da (gehienez, 1.000), kategoria bakoitzaren inpaktua kontuan hartuz.

Metodo horren bidez, objektiboki eta kuantitatiboki neur eta kalifika daiteke eraikinaren efizientzia-maila. Kontrol-zerrenda baten bidez, irizpide hauek egiaztatuko dira, besteak beste:

  • Eraikina nola integratzen den bere ingurunean espazioari eta funtzionaltasunari dagokienez
  • Hiriko zerbitzuetarako eta azpiegituretarako sarbidea
  • Edateko uraren erabilera kontrolatzea
  • Euri-urak berrerabiltzea
  • Aireztapen-estrategiak, uda eta negua kontuan hartuz
  • Galera edo irabazi termikoak murriztea inguratzailearen bidez
  • Eguzki-energia termikoa sortzea eta erabiltzea
  • Eraikuntza-material eta -elementu berrerabiliak edo birziklatuak
  • Hiriko hondakin solidoen kudeaketa
  • Energiaren kudeaketa obran

Modelo honi 32.826 Dekretua Kanpoko esteka aplika dakioke. Haren bidez, Higiezinen Ekarpenaren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsi egiten dira sustapen-eremuetan ezartzen diren eta ingurumena babesten duten metodo eta teknologiak dituzten eraikinak. Normalean, 3 urteko salbuespena lor daiteke. Baina, etxebizitza berria egungo sustapen-eremuetan kokatzen bada, 7 urteraino luzatu ahal izango da, Lurralde Antolaketarako Planari jarraikiz.

Ziurtagiria lortzen duten etxebizitzek, zerga ordaintzeaz salbuetsita egoteaz gain, epe luzera, energia gutxiago kontsumituko dute, eta hiriko bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute. Horrekin guztiarekin, eraikin jasangarrien ziurtagiri bat lortu nahi da, balio erantsi gisa.

Eredua erabilgarria da, halaber, sustatzaile pribatuek eta proiektugileek autodiagnostikoa egin dezaten, baita lehiaketetako proiektuak, lizitazio publikora deitutako proiektuak edo Etxebizitza Soziala Sustatzeko Legearen esparrukoak ebaluatzeko eta kalifikatzeko ere.

Dena den, SuAmVi tresna onartuta egon arren, proiektua garatzen ari da oraindik, eta gidaliburuak ez du oraindik zerga-onura lortzeko gutxieneko baldintza onargarririk ezartzen. Eredua berrikustean (2014rako dago aurreikusia), behin betiko onartzeko moduan jarriko da.

Agenda Montevideo Kanpoko esteka webguneko “Eraikinen eta Espazio Publikoen Ingurumen Jasangarritasuna” atalean eskura daitezke SuAmVi eredua, Obra Berri Bukatuaren Ebaluazioa eta Obra Berriaren Proiektu Ebaluazioa.

Eraikalen, zenbait jasangarritasun-ziurtapen aipatu dira. Honi buruzko azkeneko berrian, Liburua, ingelesez: Simply GREEN Kanpoko esteka, IC-Eraikin Jasangarria ziurtagiria Txileko eraikin publikoentzat Kanpoko esteka eta beste adibide asko.

Iturria: Mimbrea Kanpoko esteka, 2013/02/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zigiluak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *