Madrilen Erakusketa Iraunkor Unibertsal Adimendun bat egiteko proposamena

MADRID Think Tank-en ekimen honek Madrilgo erdiguneko eraikin enblematiko hutsak «Smart Buildings» bihurtu nahi ditu, hainbat herrialdetako jardueren egoitza turistiko. Fernando Estirado Oliet eta Isabel Matsuki Bárez Alcalako Unibertsitateko arkitektura-ikasleen ideia izan da.

Herritarren parte-hartzearen bidez Madrilen hiri-proiektu kolektiboa eraikitzeko gune bat da MADRID Think Tank Kanpoko esteka.

Eraikin asko Madrilgo zona turistikoenean eta jarduera gehienekoenean daude; iraganean, oso erabilgarriak izan ziren, baina, egun, hutsik daude. Eraikinak pintadaz josita daude eta ustekabeko bizilagunak izaten dituzte, eta ez dute halakorik nahi Madrilgo erdigunean. Eraikinek, ordea, balio handia dute beren kokapenagatik, historiagatik edo arkitekturagatik. Proposamen honekin, irtenbide bat eman nahi diegu eraikin horiei aldi baterako besteri lagaz eta enpresekin lankidetzan arituz. Haietako asko bankuen jabetzeko aktiboak dira, eta ezin dituzte saldu prezio altuak dituztelako edo kontserbazio-egoera kaskarrean daudelako.

Helburuak eta faseak:

  • Arkitektura-ikasleen parte-hartzea bultzatzea: Madrilgo plano digital bat egingo dute, zonaka banatua, eta proposamenetako ekintzak egingo diren eraikin hutsen katalogo gisa balioko du. Eraikin horien azalera ere adieraziko du planoak, baita eman dakizkiekeen erabilerak eta zerbitzuak ere.
  • Eraikin horiei esker, Smart City bihurtuko da Madril, eta baliabide digitalak erabiliko ditu sektore estrategikoak bultzatzeko; besteak beste, turismoa, kultura eta gizarte-ongizatea. Hala, hiri jasangarriagoa bilakatuko da.
  • Herrialde bat ordezkatuko duten nazioarteko enpresen parte-hartzea. Aurretiko ikerketan sartutako eraikin bat hautatuko du bakoitzak, eskura dagoen espazioaren eta egin daitezkeen jardueren arabera interesatzen zaiona.
  • Arkitektura-lehiaketak antolatuko dira, erakin bakoitzera, herrialdera eta planteatutako jardueretara egokituak, eta aintzat hartu beharko dira eraikinen energia-kontsumoak murriztuko dituzten soluzio bioklimatikoak.
  • Espazio horiek egokitu edo birgaitu egingo dira proiektu irabazleetan oinarrituta, ikasleak partaide direla arkitekto erredaktoreen taldeetan.
  • Ekintza horiek hiriko jarduera aberastuko duen eraikin adimendunen sare batean sartuko dira, eta herrialde bakoitzari espazio propio bat emango zaio bisitak egiteko, atseden hartzeko, informazioa jasotzeko…

Zabalkundea, ekimena eta lehiaketak:

  • Kartel adierazgarri eta deigarri baten bidez seinaleztatuko dira , finantza-entitateek zein administrazio publikoek gure katalogoaren esku jartzen dituzten eraikin edo lokal guztiak.
  • Webgune batean, eskura dauden espazioen katalogo bat sortuko da. Han, eraikin bakoitzaren informazioa agertuko da, eta eman dakizkiokeen erabilerak, azalerak eta egingo zaion berritze-mota adieraziko dira.
  • Katalogo hori enbaxadei bidaliko zaie, Madrilen kokatu nahi duten atzerriko enpresen parte-hartzea sustatzeko.
  • Espazio horiek egokitzeko ideien lehiaketa bat egingo da.
  • Eraikin adimendunen sare batean sartuko dira eraikin horiek, hiriko jardueraren aberasgarri, Madril erakusketa iraunkor unibertsal bihurtzen dutela.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2013/02/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *