Obretako prebentziozko ekipo berriei buruzko proiektuak: arnes adimenduna eta txaleko puzgarria

Innovación de la Construcción Asturiana (ICA Kanpoko esteka) clusterra erortzeak saihesteko arnes adimendun bat proiektatzen ari da.

Eraikalen, Asturiasko Eraikuntzako Berrikuntzaren (ICA) klusterra sortu zela Kanpoko esteka iragarri zen.

Arrisku-egoera bat gertatu aurretik langilea ohartaraztea da «arnes adimendunaren» helburua. Proiektu horretan, Asturiasko hainbat eraikuntza-enpresak hartzen dute parte, eta haren garapen teknologikoa burutzeko CTIC Fundazioaren Kanpoko esteka laguntza bilatzea erabaki dute. Innovación de la Construcción Asturianako (ICA) Susana García-Rama presidenteak atzo azaldu zuen, zentro teknologikoarekiko lankidetza-akordioa sinatzean, ordezkatzen duen enpresa-elkarteak bultzatu nahi dituen I+G+Bko proiektuetako bat dela hau. “Arazoa da ez direla finantzatzen gure ikerketa-proiektuak”, deitoratu zuzen García-Ramak.

Proiektu honen lehenengo urratsa izango da eraikuntzaren sektoreko langileentzako proba gisako sistema bat garatzea, “eta CTICek teknologia jartzea; uste dugu bion artean lortu ahal izango dugula”, azpimarratu zuen Innovación de la Construcción Asturianako (ICA) presidenteak.

Enpresa-elkarteak hitzarmen bat sinatu zuen atzo CTIC Asturias Fundazioarekin, ahaleginak batzeko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien alorrean I+G+Bko proiektuak eta beste ekintza batzuk egitea sustatzeko, oso beharrezkoak baitira eraikuntzaren sektoreak ahalik eta eraginkortasun handiena lor dezan.

Balizko erortzeetatik babesten duen ekipamendu indibidualak, «arnes adimendun» gisa aurkeztu denak, alarma bat aktibatzen du langileak arriskua hautematen ez duenean.

Lankidetza-akordio horren barruan, zentro teknologikoak segurtasunaren, ingurumen-adimenaren eta eraikuntzako energia-eraginkortasunaren alorretako hainbat ekimenetan duen ezagutza eskaintzen du, haren zuzendari Pablo Priesca Balbínek adierazi zuenez. Sektoreko enpresekin batera esploratu beharreko beste alorretako bat material berriak garatzea izango da, Innovación de la Construcción Asturianako (ICA) presidenteak esan zuenez.

Huelvako Unibertsitateko María Moreno ikasleak patentatutako sistema batek aukera ematen du bere lanpostuan erori den langile batek jasango lituzkeen kalteak minimizatzeko. Txaleko puzgarri bat da Kanpoko esteka, eta CTIC Fundazioak eta ICAk elkarrekin garatu nahi duten sistemaren helburu berak ditu. Gailu honek, erabiltzailea erortzea saihesteaz gain, airean esekita geratu arteko ibilbide guztian jasan ditzakeen kolpe edo talka guztietatik babesten du. Horretarako, pultsometro bat, telefonogune bat eta pantaila batzuk ditu. Lan-arriskuen prebentzioko graduondoko bateko amaierako proiektuaren zati da. Asturiasko proiektuaren zein Huelvako Unibertsitatearen azken helburua da lanean gertatutako gorabeherek eragindako kalteak murriztea.

Iturria: La Nueva España Kanpoko esteka, 2013/02/02

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak, Patenteak, Produktu berriak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *