Erabiltzen ez diren eraikin publikoak: zerbitzu publikoa, hiritarren topaketa eta enplegu berria

Javier Burón Cuadrado Urbania ZH Gestión-eko Kanpoko esteka gerenteak idatzitako artikulua Kanpoko esteka, berriki argitaratua Plataforma Paisaje Transversal-en web-orrian Kanpoko esteka, eta egilearen blogean Kanpoko esteka ere esekia.

«Ez dut ezer berririk esaten nabarmentzen badut Espainian ehunka eraikin berezi daudela ezertarako erabiltzen ez direnak. Haietako asko joan den hamarkadako eraikuntza-burbuilaren ondorio dira . Politikariak, finantzariak, sustatzaileak, eraikitzaileak, profesionalak… denak ala denak katerik gabeko bizikleta baten pedalei eragiten. Denak balio zuen, dena bota zitekeen espekulazio gordinenaren labera. Eta, egia esatera, herritarrok ere ez genuen askorik lagundu hura zuzentzen. Aitzitik, proiektu faraonikoak gaitzetsi ordez, hautesleek botoa ematen zioten -barka ezazue hau esatea- besapean astakeria potoloenaren promesa zekarren politikariari.

Eta orain, hodeietatik lurrera jaitsi gara. Garai batean adreiluaren eta zementuaren espekulazioa gasolinaz areagotu zuten askok gaur bi elementu horiekin zerikusia duen edozein proiektu gaitzesten dute. Adreilu eta zementuzale porrokatuenetako askok argia ikusi, eta beste muturreko fededun bihurtu zaizkigu. Denbora-tarte labur batez behintzat, «gauzak beren onera itzuli arte», hots, «beti ondo egiten jakin izan duguna» berriz egiteko moduan egon arte.

Nolanahi ere, beste erabilera batzuk asmatu behar ditugu eraikin publiko berezi horietarako, gaur egun hutsik eta ezertarako erabiltzen ez direlarik gastu publikoaren iturri baino ez direlako (amortizazio finantzarioa, segurtasuna eta garbiketa).

Lehenik eta behin, uste dut eraikin horietako asko egokiak direla zenbait zerbitzu publiko hobeto emateko. Bestetik, iruditzen zait haietako asko herritarren topaleku egokia izan daitezkeela jendea elkartzeko, elkar ezagutzeko eta harremanak eta loturak sortzeko, herritarren artekoak, politikaren ingurukoak, publikoak eta, batek daki, beharbada baita merkataritzakoak ere. Eta uste dut, azkenik, erabili gabeko eraikin publiko berezi asko negozio eta enplegu berrien sorleku izan daitezkeela; ez, ordea, enplegu faraonikoak, baizik eta tokikoak, zentzuzkoak, jasangarriak eta komunitatearen neurrikoak. Eta hor tokia izango lukete bai ekonomia publikoak, bai pribatuak.

Horrelako proiektuek aurrera egiteko oinarrietako bat da erabilerak eta erabilera-mailak konbinatzea. Eraikin publiko bat zerbitzu publikoen egoitza eta, aldi berean, herritarren topaleku izango bada eta gainera ekonomia publikoa eta pribatua konbinatu behar baditu, nahitaezkoa da eraikin horretan gauza asko izatea martxan une oro. Herritarren eta hiriaren beraren bizitasuna da enpresa publikoak eta pribatuak bideragarriak izateko aurrebaldintzetako bat da. Goiko argazki horretan Bilboko Alondegia Kanpoko esteka ageri da, post honetan hizpide dugun gaiaren adibide onenetako bat. Argi ibili, ordea: arte modernoko museo bat eta izen handiko arkitekto baten eraikin bat uztartzeak ez du zertan beti Guggenheim efektua ekarri berekin. Beste horrenbeste gertatzen da era guztietako jardueretarako egiten diren edukiontzi publikoekin: ez da nahikoa Philippe Starck-i deitzea. Askoz gehiago behar da. Eta, horrez gainera,udal guztiek ezin dute beren gain hartu Bilboko Alondegiak epe labur eta ertainera dakarren gastu publikoa (epe ertain eta luzera diru-sarrera publiko zuzenak sortuko ditu, dagoeneko sortzen ari den diru-sarrera pribatu —zeharkako zein geroratu— guztiez gain).

Ulertzen dut alkate askok nahikoa eta sobera dutela hil amaieran soldatak eta hornitzaileei ordainduta eta beste administrazio publiko batzuek eskumenik ken ez diezaieten lortuta. Ulertzen dut, haietako askok dioten bezala, egoera ez dela gozoa. Baina onartu behar dugu zerbait egin beharra dagoela, eta ez bakarrik guztion diruarekin fakturak ordaintzen jarraitu lehen mailako eraikin batzuk hutsik izateko, kontuan hartuz gainera erabili ezean asko hondatuko direla, denborak aurrera egin ahala.

Hala, horretan ari dira (gara) saiatzen batzuk,erabili gabeko eraikin berezi horiek biziberritzeko proiektu publikoak mamitu nahian.

Segur aski, hainbat aukera izango dira, baina guk hauxe darabilgu buruan:

  1. Erakunde publiko bat eratzea erabiltzen ez diren eraikinen arduradun.
  2. Herritarren parte-hartzea eta dinamizazio komunitarioa sustatzea, eraikina gizartean ikusgai bihurtuz prestigioa berreskuratzen saiatzeko eta, hartara, eraikina sinbolikoki herritarrengana itzultzeko, haiek ordaindu baitzuten, erabili ezin badituzte ere.
  3. Erakunde publikoaren kudeaketa lehiaketara ateratzea, blog honetako beste sarrera batzuetan deskribatu nuen ereduari jarraituz: La empresa pública total Kanpoko esteka eta El gestor integral de proyectos públicos Kanpoko esteka.
  4. Lehen azaldutako hiru erabilerak ematea eraikinari: zerbitzu publikoak ematea, herritarren topalekua izatea eta diru-sarrera gehigarriak sortzea udalarentzat, tokiko jarduera ekonomiko publikoak eskainiz (kirol, kultur, hezkuntza, merkataritza eta beste alor batzuetako zerbitzuak).
  5. Erakunde publikoa bera gai baldin bada aipatutako jarduera ekonomikoak bultzatzeko eta, horri esker, eraikina ekonomikoki bideragarria bada, proiektua martxan egongo da, eta, beraz, ez da beste elementurik beharko.
  6. Sarritan, ordea, ez da aski izango zerbitzu publikoa, herritarren topalekua eta tokiko ekonomia publikoa uztartzea . Hala gertatzen denean, inbertitzaile pribatuengana jo beharko da, mota horretako eraikinetan txerta daitezkeen negozioak paratu ditzaten: aparkalekuak, supermerkatuak, hotelak, jatetxeak etab.). Betiere kontuan hartuta, gure proiektuaren filosofiaren arabera, negozio horiek erakunde publiko batek egindako emakida direla; hots, erakundeak, lurzoruaren eta eraikinaren jabe izanik, haien parte baten lagapena egitea onartzen du diru-ordain baten truke, eraikinaren bideragarritasuna errazteko. 

Ez da salmenta, aldi baterako ustiapen-lagapena baizik. Asmoa ez da, beraz, negozio bat jartzeko baimena ematea eta kito, haren jardueraz ez arduratzea, baizik eta negozioaren irabazien parte bat jasotzea (ordaina ez dago zertan ordaindu dena batera eta honenbesteko finko batez; izan daiteke negozio pribatuaren irabazien ehuneko jakin bat ); hortaz, kudeaketaren jarraipena egin behar da.

Guk, astero alkate eta zinegotzi askorekin hitz egiten dugunez gero, badakigu arazo handia dela, eta aurre egin behar zaiola. Eta, halaber, badakigu hildako batzuk inork ez dituela sekula berpiztuko. Baina, aldi berean, ziur gaude erabiltzen ez diren milaka eraikin publiko berezitatik asko berpiztu daitezkeela deskribatutako prozesuei esker. Kasuak banan-banan aztertu behar dira. Baina, maiz, badaude planteamendu bideragarriak eraikina itxita ez edukitzeko, horrela galerak baino ez baititu eragiten; galera neurritsuak eraikina amortizatuta badago, baina oso larriak ez badago amortizatuta.

Ez gaude bakarrik ahalegin honetan. Valentzian, adibidez, Paisaje Transversal Kanpoko esteka taldea gizarte-dinamizazioko proiektuetan ari da, eraikinak komunitateari itzultzeko, Naquera Kanpoko esteka herrian zehazki . Proiektuaren izena NaquerantEspais Kanpoko esteka da, eta esperientzia horren inguruko material ugari duzue arkitekturako eta gizarte-hirigintzako (barkatu alferreko erredundantzia hori) profesionalen talde horren web-orrian.

Beste kasu aipagarri bat da Zorrotzaurre Art Work in Progress (ZAWP Bilbao Kanpoko esteka) Haren ezaugarriak ez dira post honetan azaldu ditugunen berdinak. Lehenik, kasu honetan ez ditugu hizpide erabiltzen ez diren eraikin kalitate handikoak, baizik eta hiriak lehengoratzeko prozesuen ondorioz eraitsiko diren industria-eraikin pribatuez. Bigarrenik, tartean ez dago eraikinak bideragarri bilakatzeko kostu handiko proiektu publiko-pribaturik. Eta hirugarrenik, nabarmena da eraikinak «bitartean» erabiltzeko asmoa, hau da, hiria lehengoratzeko prozesuak iraun bitartean erabiltzekoa, horretarako sorkuntza- eta ekoizpen-jarduera aski alternatiboak baliatuz. Baina, bestalde, baditu, post honetan aipatutako kasuekin guztiz bat datozen ezaugarriak ere. Batez ere, gure hirietan erabiltzeke ditugun eraikinak jarduera ekonomiko, enplegu eta herritarren topaketa berriekin bideragarri egiteko asmoa.

Eta bi ereduen antzekotasunen erakusgarri, Bilboko ZAWPren kasuan aurreikusia dago jabetza publikoko eraikin bat behin betiko bideragarri bihurtzeko proiektua: ZAWP paper-fabrika.

Edonola ere, eta ibiltzen ibiliz ikasten denez, alkateak eta zinegotziak animatzen ditut beldurra (ulergarria, noski) uxatzera eta ibiltzen hastera. Ez da egia bazter batean ezkutatuz gero onik aterako garela krisitik. Lehenengo, katamarka hasi behar dugu; gero, oinez; eta azkenik, lasterka. Eta, noski, hemen nauzue/gaituzue zuen makulu izateko horrelako proiektuetan.»

Hiri-diseinu parte-hartzaileari buruz, bi berri hauek argitaratu dira Eraikalen:

Erabili gabeko orubeen erabilerari dagokionez, ondorengo albiste hau argitaratu zen: LentSpace. Eraiki ezin badugu, zergatik ez utzi orubea beste zerbaitetarako erabiltzen? Kanpoko esteka. Berri honetan, hirigintza moldagarriaren ideia garatu da. Post honetan, berriz, nekazaritza publikoa Kanpoko esteka da hizpide, hau da, erabili gabeko lurzoruak erabiltzeko ekimena, Urbania ZH Gestión-en beste ekimen bat.

Hona hemen parte-hartzea hiri-berrikuntzarako tresna gisa erabiltzeko beste ekimen bat: Mach Mann Heim Kanpoko esteka. Mach Mann Heim prozesua Mannhein-en (Alemania) abiatu dute, eta helburu du parte-hartze eredu berritzaileak sortzea hiri-plangintzari aplikatzeko asmoz. Proiektuan Vivero de Iniciativas Ciudadanas-ek Kanpoko esteka ere parte hartzen du.

Iturria: Javier Burón Cuadradoren bloga Kanpoko esteka, 2013/02/02

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa informazioa, Hausnarketak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *