Txostena, ingelesez: “Zerga-erreformak eraginkortasun energetikoa sustatzeko” AEBn

Txostenaren jatorrizko izenburua: “Tax Reforms to Advance Energy Efficiency”.

Txostenaren egileak Steven Nadel eta Kate Farley dira.

Obama lehendakariaren bigarren agintaldiaren hasieran, ohiko hizpide bihurtu da zerga-erreformaren gaia. Demokratak zein errepublikanoak zerga-erreformaren alde ageri dira, eta litekeena da horretarako legedia lantzeko benetako lana 2013an hastea. Segur aski, erreformaren puntu nagusietako batzuk izango dira zerga-kodearen alderdi batzuk sinplifikatzea eta zerga-tasa marjinalak murriztea, kreditu eta kenkari asko desagerraraziz.

Zerga-erreformak aukera ematen du oraingo zerga-kodeak inbertsio eraginkorrei jartzen dizkien oztopoak kentzeko eta, egun indarrean dauden arauen ordez, kodea eraginkortasun energetikoaren akuilu izateko aurrerantzean. Txostenean sei politika iradokitzen dira, bakoitza alor bati zuzendua, eraginkortasun energetikoa bultzatzeko: zerga-pizgarriak eraginkortasun energetikoaren alde; balio-galtzea; kostu txikiko estrategiak fabrikazio-sektoreko inbertsioak sustatzeko; isurpenen gaineko tasak; enpresen gaineko zerga-gastuen erregimena, eta erregai fosilentzako laguntzak kentzea edo murriztea. Hainbat neurri proposatzen dira eraginkortasun energetikoa hobetuko duten inbertsioak sustatzeko, eta proposamen horietako batzuk etorkizuneko zerga-politikaren abiapuntua izan litezke.

Agirian aditzera ematen da, halaber, zenbat lanpostu sortuko liratekeen txostenean proposatzen diren neurrietako batzuen eraginez Kanpoko esteka.

“Enplegua” Kanpoko esteka eta “Enplegua sortzea” Kanpoko esteka etiketapean, finantzaketa-eskemekin zerikusia duten dokumentu ugari jaso dira Eraikalen.

Eraginkortasun energetikoaren finantzaketa Kanpoko esteka ere sakon eztabaidatu da Eraikalen.

EAEri dagokionez, gai horietaz dihardute Bultzatu 2025 eraikuntza jasangarriaren ibilbide-orrian. Bultzaturen webgunean duzue ibilbide-orria Kanpoko esteka.

Eraikalen, ACEEEren (American Council for an Energy-Efficient Economy Kanpoko esteka) zenbait txosten argitaratu dira, horietako bi Txinarekin zerikusia dutenak.

Dokumentua, osoa zein laburpena, berriaren iturrian eskura daiteke, izena eman ondoren.

Iturria: American Council for an Energy-Efficient Economy, ACEEE Kanpoko esteka, 2013/02/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *