Rucorkasa eta RucorkasaSocial: etxe aurrefabrikatuen eta etxebizitza sozialen eraikuntza/fabrikazioa, Araban

Rucorkasako Txema Martín Gonzálezek (txema@rucorkasa.es) Eraikal Blogean egindako iruzkina:

“Etxe aurrefabrikatuen eta etxebizitza sozialen eraikitzaileak/fabrikatzaileak garen aldetik, eraikuntzaren sektorearen inguruko foro hauek egiten ditugu. Han jasotzen eta hedatzen diren ezagutza-ildoen helburua da hobetzea eta eraikuntza-irtenbide optimoetarantz eboluzionatzea. Rucorkasa eta RucorkasaSocial Gasteizko enpresa-taldeak dira, eta eraikuntza tradizionalarena ez den beste bide bat bilatzearen aldeko apustua egin dute. Lehenengoak EKTa betetzen duten eta exekuzio-kalitate handia duten etxebizitza aurrefabrikatuak egiten eta eraikitzen ditu merkatu nazionalerako. Bigarrenak nazioarteko eta kostu baxuko etxebizitza sozialaren lerro bat ematen du, gizarte-gabezia handiak dituzten pertsona askoren eguneroko bizitza duintzeko. Eraikuntza-sistema azkar, zorrotz eta estetika bikainekoarekin irtenbide nabari bat ematearekin batera, gure merkatu nazionala baino enpresa-aukera zabalago bat ere lortu dugu.

Baina ez dago bide errazik. Batzuetan, ez dago laguntzarik gure enpresak erakundeetatik behar duen adorea eta kemena baino beharrezkoagorik. Berritzea… hitz polita. Baina, haren ordez, hobeto legoke eboluzionatzea; eboluzionatu bai, baina enpresoi “itxaropena erosteko” eta gure bezeroei “justizia ordaintzeko” aukera emango dieten beste modu eta agertoki batzuetarantz. Horixe egiten dugu egunero, edo horretan saiatzen gara. Baina, batzuetan, bozgorailu handiagoak behar dituzte enpresek, erakundeen laguntza gehiago. Badago aukerarik gure enpresak benetako aukerak lortuko dituzten industria bihurtzeko, gure merkatu kolpatua alde batera utzita. Jarrera sendo eta tinkoari eta eusteko eta altxatzeko irrikari esker ikusten ditugu enpresari batzuek ilusioa beta argitasunak inguruan borraska izugarriak ditugunean. Batu ditzagun indarrak eta ilusioak, egin ditzagun proposamenak, eta eman diezazkiogun aukerak une honi, badaude eta!!! Lagundu eta entzun diezaiegun ideiak dituzten enpresei, ez berrikuntza dutenei bakarrik. Etxebizitzaren merkatuak baditu aplikatzeko beste irtenbide batzuk. Oraindik ez dugu ulertzen ezen, berme guztiak dituen etxe bat izateko, ez dela beharrezkoa 60.000 € gainditzea. Mahai gainean jartzen dugu aurrera egiteko eta gazteentzat zein adinekoentzat (eta, azken batean, denontzat) beste itxaropen batzuk lortzeko modu berriak adosteko dugun borondatea. Rucorkasak Kanpoko esteka eta Rucorkasasocialek Kanpoko esteka bidezko prezioen, edukien eta gure bezeroarentzako kalitaterik handienaren aldeko apustua egingo dute. Hori lortua dugu jada. Zergatik ez dugu gehiago hedatzen eta Euskadin leku gehiagotan ezartzeko aukera aztertzen, non egia bihurtuko dugun etxebizitza bat edukitzeko inori eta ezeri betiko lotzea beharrezkoa ez delako premisa?Agur bero bat beren denbora eman didaten guztiei”.

Casas Prefabricadas Rucorkasa Kanpoko esteka espezialista da egurrezko, harrizko eta canexel-ezko Kanpoko esteka etxe aurrefabrikatuak egiten. Rucorkasaren etxe aurrefabrikatuak bilbadura arinarekin eraikitzen dira, eta kanpoaldeek ez dute kontserbaziorik. Horretarako, egur tratatua, canexela eta harria erabiltzen dira, besteak beste. Rucorkasaren webgunean, 2012ko otsailean TuRadio Vitoriarako egindako elkarrizketa bat dago entzungai Kanpoko esteka, non enpresaren nondik norakoak azaltzen baitira.

Rucorkasa eta Rucorkasasocial Eraikalen jasotako etxe aurrefabrikatu, modular eta industrializatuen laburpenaren Kanpoko esteka hurrengo eguneratzean jasoko dira (azken eguneratzea, 2012ko abendua).

Iturria: Eraikalen blogean Txema Martín González-ek egindako iruzkina, 2013/02/10

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak, Industrializazioa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *