TicATen bideokasta, eraikuntzari aplikatutako termografiari buruzkoa

Zer da TicAT? Eta TicATen bideokastak? 

Sare sozialen bidez elkar ezagutu duten arkitekto teknikoen talde bat da TicAT. Sare sozialak baliabide bikain izan dituzte eraikuntzaren sektorean dituzten kezkak partekatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez —gaztelaniaz, TIC, eta hortik datorkio TicAT izena—.

Googleko hangout-en bidez antolatu zituzten hitzaldi batzuekin hasi zen guztia. Han, orduak ematen zituzten sektoreari buruz interesatzen zitzaizkien gaiez hitz egiten. Halako batean, hitzaldi horiek eraikuntzaren arloan interesa zuten beste pertsona batzuekin partekatzeko aukeraz jabetu ziren.

Handik sortu zen TicATen bideokasta. Programa hori bi astean behin ematen dute, normalean ostegun gauetan, 22:00ak aldera, eta arlo horretako jendearentzat interesgarriak iruditzen zaizkien gaietako adituak gonbidatzen dituzte. Hala, TicATi berari sortzen zaizkion zalantzak eta sare sozialen bidez heltzen zaizkienak argitu ditzakete.

Programa zuzenean ikus daiteke, baita Twitterreko #at20 hashtag-aren bidez parte hartu ere, non programa horretan bertan jorratzen ari diren gaiari buruzko iruzkinak edo galderak egin baitaitezke.

Programa ezin bada zuzenean ikusi, beti dago aukera haren grabazioa Youtuben duen kanalean ikusteko; edo, bestela, iVoox-etik edo iTunes-etik jaits daiteke audioa, eta mugikorrean edo MP3an entzun.

Gai berriei eta hurrengo emanaldien datei buruz informatuta egoteko, blogera harpidetzeko gonbita egiten dute.

“Dónde Encontrarnos” Kanpoko esteka orrialdean, TicATekin harremanetan egoteko esteka guztiak daude.

Termografia gehiago ezagutzeko, Termagraf Kanpoko esteka enpresako Miguel Ángel Carrera aditua izan zen haiekin joan den otsailaren 7an. Termografia Infragorriaren Espainiako lehenengo Elkarteko (AETIR Kanpoko esteka) kide ere bada Miguel Ángel Carrera.

Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen da termografia infragorriaren teknika eraikuntzan; hark izan ditzakeen erabilerak, ordea, ez dira hain ezagunak: zubi termikoak, etxebizitza barruko bero-ihesak, hezetasunak, eraikinak etorkizunean izan ditzakeen patologiak, eraikuntza-prozesuan egindako akatsak eta abar lokalizatzen ditu.

Bideo honetan, hainbat galderari erantzuten zaie: zer motatako kamerak daude? Zer baldintzatan har daiteke irudia? Zer-nolako prestakuntza behar da kamera termografikoa erabiltzeko? Horrez gain, blowerdoor saiakuntza azaltzen da.

Eraikuntzari aplikatutako termografia infragorriari buruz gehiago jakiteko, esteka honetan ikus daiteke bideokasta, eta, zalantzarik izanez gero, blogeko iruzkinen bidez edo Twitterreko #at20 etiketaren bidez helaraz daitezke. Miguel Ángel Carrera atsegin handiz saiatuko da zalantzak argitzen.

Bideoan adierazten dutenez, termografiaren erabilerari buruzko prestakuntza-jarduera ugari ari dira egiten Termografen. Eraikalen, Termografia eta blower-door. Eraikinen hermetikotasun-saiakuntza Kanpoko esteka artikulua jaso zen.

Arkitektoen eta arkitekto teknikoen kolektiboek gero eta gehiago erabiltzen dute 2.0 weba. Horren adibide dira Linkedin-en erabilerari buruz Eraikalen jasotako albisteak Kanpoko estekaAparejadore, arkitekto tekniko eta eraikuntza-ingeniarien plataforma Kanpoko esteka berrian, Blogdeapa-k JA. Arnaizi egindako elkarrizketa ikus daiteke. Elkarrizketan Arnaizek Tecnifica Plataforma Kanpoko esteka azaltzen du, Google+eko hangout zerbitzuaren bitartez.

Iturria: TicAT Kanpoko esteka, 2013/02/09

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *