Arkitektura jasangarriko lehiaketa batean saritutako Bermeoko proiektu bat

Premios Construccion Sostenible lehiaketa Gaztela eta Leongo Juntak antolatzen du bi urtean behin, eta helburua da garapen jasangarria eta ingurumena errespetatzen duten eraikinak sustatzea eta haien eraikuntzan alderdi berritzaileak eta jasangarriak bultzatzea.

Visesa sozietate publikoak Bermeon 2007an babes ofizialeko 50 etxebizitza bioklimatiko egiteko sustaturiko hirigintza-proiektuak Gaztela eta Leongo Juntaren IV. Premios Construccion Sostenible Kanpoko esteka lehiaketako saria jaso du 2013/02/11an, diseinuan eta eraikuntzan ingurumenarekin loturiko irizpideak eta alderdiak txertatzeagatik.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Visesa sozietatearen proiektua Ramón Ruiz Cuevas Kanpoko esteka eta Adolfo Moro Quintana arkitektoena da, eta CADEM erakundeak emandako «A» energia-kalifikazioa du.

Epaimahaiaren hitzetan, saria emateko erabakigarriak izan dira proiektuak oztopo topografikoei emandako konponbideak eta ingurumena errespetatzen duten materialak erabili izana.

Bi mailatan kokaturiko bi plaza publiko moldatzeko bi eraikin sortzea planteatu zuen arkitekto taldeak. Plazetako bat eguratsetik oso babestuta dago, eta besteak «itsasoarekin eta paisaiarekin elkarrizketan dihardu, ingurunera irekitako balkoi baten moduan», egileek memorian jaso dutenez.

Arkitektoak Euskal Herriko baserrietan oinarritu ziren, eta eguzkiaren argia ondoen aprobetxatuko duten lekuan planteatu dituzte.

Horregatik daude bi eraikinak eguzkiari begira eta iparraldeari itxita. Hegoaldeko fatxada baso jasangarrietako egurrarekin dago eraikita, eta eguzkia modu pasiboan atzitzeko planteatuta dago; alegia, leiho handiekin, eguzkiaren erradiazioa kontrolatuko duten brisoleiekin eta inertzia termiko handia duen harri-iluneko zoladurarekin. Leihoek kristal bikoitza dute, eta emisibitate baxukoak dira; euri-ura biltzeko andelak ditu ureztatzerako aprobetxatzeko, eta berokuntza-sistema zentralizatua du tenperatu baxuko gas naturaleko galdararekin. Bestalde, iparraldeko fatxadan zeramikazko adreilu zuria erabili zen.

Elementu komunak, esaterako kolektoreak, ur-tangak, eta abar arkitekturan integratuta daude.

Construcción Sostenible sarien laugarren edizio honetan autonomia-erkidego guztietako 111 proiektuk parte hartu dute. Horietatik 43k Gaztela Leongo ekimenak dira eta besteak, 68 guztira, gainerako autonomia-erkidegokoak; gehienak Madrilgoak, Kataluniakoak eta Euskadikoak. IISBE Kanpoko esteka (Internacional Initiative for Sustainable Built Environment) nazioarteko erakundeak 2008an Melbournen egin zen Eraikuntza Jasangarriko Munduko Kongresuan (SB08) Espainiaren ordezkari izateko aukeratu zuen Bermeon babes ofizialeko 50 etxebizitza bioklimatiko eraikitzeko proiektua. Proiektu honek energia-eraginkortasunaren 2011ko Isover Saria irabazi zuen, eta arkitekturan energia txertatzearen NAN sarietako finalista Kanpoko esteka izan zen.

Familia bakarreko etxebizitzaren kategorian, estatu mailako accesit bat lortu du Gasteizko etxebizitza batek: FUV etxeak Kanpoko esteka. Ramón Ruiz-Cuevasen Luz y Espacio estudioaren etxea da, eta Iberoamerikako lehen Passivhaus lehiaketarako Kanpoko esteka ere aukeratu dute.

Iturriak: Ecoticias Kanpoko esteka, 2013/02/12, eta Irekia Kanpoko esteka, 2013/02/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Praktika Onak, Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *