Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak, Mason Greenstar enpresarenak

Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak

Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x 10,16 cm) ere errespetatzen duen hormigoizko bloke bat da Blox, baina askotariko tamaina eta formatan fabrikatu daiteke. Ezaugarri berde horiek direla eta, LEED ziurtagirirako kredituak ematen ditu.

Fabrikatzailearen arabera, sua, ura, termitak, lizuna eta beste hainbat eraso jasaten ditu material honek, eta 354 km/h arteko haizeak ere jasan ditzakete halako blokeekin egindako hormek. R3.2 isolamendu-faktorea du lodiera hazbeteko.

Hormigoizko bloke ekologiko horiek Texaseko (AEB) Mason Greenstar Kanpoko esteka markak egin ditu. Enpresaren web-orrian, Greenstar BLOX® produktuari buruzko informazio osagarria dago.

Eraikalen, paper-hondakinak eraikuntzan erabiltzeari buruz jasotako berriak honako hauek dira:

“Adreilu” Kanpoko esteka etiketapean, Eraikalen zenbait adreilu-mota azaldu zira: arezkoak, sumendi-errautsezkoak eta hormigoizkoak.

Iturria: Blog IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2013/02/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *