Dokumentua ingelesez. Erresuma Batua: “Hills” ikuspegia hobetzen, energia-pobrezia neurtzeko

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: UK: Improving the ¨Hills approach¨ to measuring fuel poverty.

Txosten honetan, Hills dokumentuan egindako proposamenen alternatiba diren eta kontuan izan behar diren proposamenak aurkezten dira. Proposamen horiek “Klima-aldaketa: ikuspegi-aldaketa neurketan” gaiari buruzko kontsultan Erresuma Batuko Energia eta Klima Aldaketaren Sailari emandako erantzunekin lerrokatuta daude. Txosten hori gai horretan nabaritasunaren oinarria areagotzeko modu eraginkortzat hartu behar da.

Asmoa Hills txostenaren esparru orokorrari jarraitzea zen, baina hobekuntzak proposatuz, diru-sarrera baxuko etxebizitzek energia-zerbitzuak ordaintzeko gaitasuna zuten ala ez hobeto islatzeko.

Gaiari buruz gehiago irakurtzeko, eta txostena deskargatzeko, United Kingdom Association for Conservation of Energy, UKACE Kanpoko esteka, web-orrira jo daiteke.

Garbi dago zer garrantzi ematen zaien Erresuma Batuan energia-pobreziari eta haren definizioari: Hills txostena, kontsulta publikoa eta hainbat eragileren ekarpenak. Erresuma Batuan, energia-pobrezia erauzten saiatzen ari dira 2001etik. Dokumentua ingelesez: Enplegua, hazkuntza eta etxe beroagoak. Energia gutxi duten etxeetan energia-eraginkortasuneko neurrietan inbertitzeko sustapen ekonomikoaren ebaluazioa Kanpoko esteka Eraikal berrian, energia-pobreziarekin amaitzeko ekintzen finantzaketan sakontzen da.

Espainian, REPEX proiektuak (Eraikinen birgaiketa energetikoa, enplegu berderako aukera Extremaduran, energia-pobreziarako irtenbidea) energia-pobreziari buruz dihardu. Eraikalen hiru berri jaso dira Repex-i buruz Kanpoko esteka: bata, proiektuaren azalpena da, eta beste biak, proiektuaren esparruan egindako dokumentuenak.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/02/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *