Bideo honetan, proiektu hori aurrera eramateko arrazoiak azaltzen saiatzen dira, eta beraien ustez zertarako izan daitekeen baliagarria.
Zer helburu du masqueunacasa.org plataformak?
Masqueunacasa etxebizitzen prozesu kolektiboei buruzko web-plataforma bat da, eta etxebizitza berriak eta haien inguruak eraikitzen parte-hartzea eta eraikuntza horiek kudeatzea sustatzeko tresnak eskaintzea du helburu.
masqueunacasa.org proiektua etxebizitza eskuratzeko sustapen pribatuan eta jabetzako etxebizitza indibidualean soilik oinarritu den eredu nagusiaren alternatibak zabaltzeko eta sustatzeko on line euskarri bat da. masqueunacasa.org plataformak ekoizpen, jabetza eta erabilera kolektiboko formulen alde egiten duten ereduak aztertzen eta babesten ditu.
Plataformaren helburua da etxebizitzaren proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten edo halako bati batu nahi zaizkien pertsona eta taldeek iritziei eta prozesuaren eskakizun eta faseei buruzko informazioa eta aholkularitza aurkitzeko on line gune bat sortzea. Horrez gainera, beste jende batekin harremanetan jar daitezke, esperientziak partekatzeko eta zertan asmatu duten eta zer zailtasun izan dituzten azaltzeko, taldean ikasteko espazio bat sortuz. másqueunacasa.org plataformak sare gisa funtzionatu nahi du, interesa duen jendea lagundu diezaioketen kolektiboekin harremanetan jartzeko.
Artikuluan, más que una casa plataformari buruz ez ezik, La Panadería arkitektura-estudioaren proiektuen bilakaerari buruz ere hitz egiten da. Eraikalen Masomenos etxea. Okindegia
berria argitaratu zen. Artikuluan Sostrecivic
aipatzen da, Eraikalen ere bitan aipatu dena.
Iturria: La Ciudad Viva , 2013/02/12