Alfa Inmobiliaria eta Ancora enpresek eraikuntza modularreko etxebizitzak merkaturatu dituzte

Alfa Inmobiliariak Kanpoko esteka, Ondasun Higiezinak eta Etxebizitza Lurzorua Merkaturatzeko Espainiako Sareak akordio bat sinatu du Ancora, Construcciones y Proyectos Kanpoko esteka enpresarekin. Akordioaren helburua da lurzorua eskuratzeko eta han eraikuntza modularreko sistemaren bidez eraikitzeko kudeaketak bateratzea.

Askotariko eraikinak eraikitzen ditu Ancorak: familia bakarreko etxebizitzak, 82.000 eurotik (90 m2-koa) 118.000 eurorainokoak (135 m2-koa); urbanizazioak; binakako etxeak; zenbait solairutako eraikinak, eta abar. Eta kontuan hartzekoa da egiturak erresistentzia handiagoa duela —hormigoi eta altzairutan enkofratuta baitaude—, A mailako energia-ziurtagiria dutela, eta isolamendu termikoaren eta akustikoaren prestazioak oso handiak direla.

Eraikalen, Futuria Home eta Alfa Inmobiliariaren arteko ituna Kanpoko esteka berria argitaratu zen 2011an. Gainera, Alfa Inmobiliariaren web-orritik Kanpoko esteka  Futuria Homen web orrira Kanpoko esteka sar daiteke. Albiste honetan, etxebizitza modularren eraikitzaileen eta haien etxeak sustatzen edo merkaturatzen dituzten agenteen arteko beste itun batzuk jasotzen dira:

  • Grupo el Cid etxebizitzak sistema industrializatuekin eraikitzen dituen enpresa. Akordio bat du Gil Garrido Obras y Proyectos sustatzailearekin, etxebizitza modularren eraikuntza sustatzeko Sant Joan de Morón (Castelló).
  • A-cerok itun bat du Caja Mediterráneorekin, bankuaren hiri-lurzorua merkaturatzeko.

Esan beharra dago itun ugarien berri ematen dela, baina beraien emaitzen albisteak ez dira argitaratu.

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2013/02/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa informazioa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *