Arkitektura teknikoaren jardun profesionalerako oinarrizko gida. Jardunbide profesional onen eskuliburua eguneratu du Bizkaiko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak

Pasa dan urteko urrian Kanpoko esteka Eraikalek bere web-orrian argitaratutako Arkitektura Teknikoaren jardun profesionalerako oinarrizko Gida, 2013ko urtarrilera indarrean dauden arauetara gaurkotu eta duela gutxi webean argitaratu da, 2.1 bertsioa izanik.

Elkargoak garatu zuen lan hau eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu zuen Eraikalen bitartez (Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna bultzatzeko eta berrikuntza indartzeko Programa). Gaurkotzen den gida eta jatorrizkoa, Eraikal-12 deialdikoak dira.

Gidaren hitzaurreak dioenez, “teknikariari nolabaiteko orientazio edo laguntza ematea da gure helburua, jarduera profesionala edozein izanda ere, dagokion erantzuna eman ahal diezaion. Horretarako, lan bakoitzak eduki beharko lituzkeen gutxieneko edukiak zeintzuk diren jasoko ditugu, hala nola, kasuan-kasuan aplikatu beharreko araudia, landutako gai bakoitzean sakondu ahal izateko kontsultarako ohiko dokumentazioen zerrenda eta, azkenik, zenbait tresna.»

Gida berriak aurreko bertsioaren egitura bera du. HTML formatuan aurkezten da, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta erraz egin daitezke kontsultak, eta erraz sartu araudietara edo erreferentziazko web-orrietara; osorik inprima daiteke, edo zati bat, eta nahi den atala pdf formatuan sortu. Beti dago aukera dokumentuaren jatorrizko egiturara itzultzeko, behealdeko ikonoen bidez.

Informazio garrantzitsua jasotzen du tresna honek, orain arte beste dokumentu batean jaso ez dena, eta, horrenbestez, oso interesgarria da elkargoarentzat, bai lanbidean hasi berri direnentzat, bai lanbidean hainbat urteko esperientzia izanik ere, orain arte jaso ez dituzten eskaerei erantzun behar dietenentzat. Elkargoaren sail teknikoan jasotako kontsulta asko ere jasotzen dira dokumentuan.

Gida, Eraikaleko orri honetan Kanpoko esteka eskuragarri dago.

Iturria: COAATBIren Aldizkaria, 201 zenbakiko 4. orrialdea, Otsaila 2013 Kanpoko esteka

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Praktika Onak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *