Compact Habit
enpresak lehen aldiz eramango du eraikuntza modularreko sistema Espainiatik kanpo, Frantziako Paue hirian unibertsitate-egoitza bat eraikiko baitu. eMii sistema —eraikuntza modular integral industrializatua— sortu duen Kataluniako enpresa proiektu eta obraren lehiaketa publikoa irabazi duen Frantziako enpresa-talde bateko kide da. Talde horretako partaide dira eraikuntza-enpresa bat, bi ingeniaritza-enpresa eta bi arkitektura-enpresa, besteak beste, eta proiektua aurrera ateratzeko osatu da taldea. Proiektuaren sustatzailea kapital publikoko Bearnaise Habitat enpresa da, eta 8.305.451 euroko (BEZa barne) aurrekontua duen lehiaketa esleitu du. Obrek 10 hilabete iraungo dutela aurreikusi da. Hauek osatzen dute enpresa-taldea: VALORIsport, Compact Habit, sacer PAZ, 2A Design, C & A Candarchitectes, Hélioproject eta girusengenierie.
Paueko unibertsitate-egoitzak banakako 217 logela eta 2 apartamentu izango ditu. Eraikin osoa Compact Habitat-en eMii sistemarekin eraikiko da, eta beheko solairua eta beste lau solairu izango ditu. Beheko solairuan, eraikinerako sarrera eta gune partekatuak izango dira; beste solairuetan, berriz, logelak eta patio partekatuak. Oso osaera erakargarria izango du.
Compact Habit sarritan aipatu izan da Eraikalen, bai blogean , baita webean ere. Aipatzen diren berri guztietatik, honako bi hauek azpimarra daitezke:
- 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe aurrefabrikatu, modular eta industrializatuen laburpenean
agertzen den enpresetariko bat da. Beste enpresa gehienak ez bezala, zenbait altueratako eraikinak egiten ditu, familia-etxe txikiak egin beharrean.
- Lionel Scharly arkitekto iparramerikarrarekin proiektu batean parte hartzea, Compact Habit sistema modularra New Yorkeko mikroapartamentu-lehiaketarako
.
Iturria: Observatorio Inmobiliario , 2013/02/15