Gaztela eta Leongo Eraikuntza Jasangarriko IV. Sariak

Eraikalen, Arkitektura jasangarriko lehiaketa batean saritutako Bermeoko proiektu bat Kanpoko esteka berria argitaratu da. Honetan, Bermeoko etxebizitzen sariaz gain, Gasteizko FUV etxearen estatu mailako accesita jaso da. Proiektu bi hauetan Ramón Ruiz-Cuevasek Kanpoko esteka parte hartu zuen.

Artikulu honetan, saritutako gainerako proiektuak azaltzen dira.

LUCIA eraikina (Ikerketa Zentro Aplikatuen Unibertsitateko Anezka)

Gaztela eta Leongo Eraikuntza Jasangarriko Saria Sustapen eta Ingurumen Sailaren Kanpoko esteka ekimen bat da, Gaztela eta Leongo Eraikuntza Institutuaren Kanpoko esteka lankidetza duena, eta sariaren helburua da ingurumen-irizpideak eta -alderdiak kontuan izatea sustatzea eraikinak diseinatzeko eta eraikitzeko orduan, ingurumenarekiko errespetua praktika arrunt bihur dadin sektorean. Funtsezko beste helburu bat da eraikuntza-sektorearen ingurumen-inpaktua murrizteko apustuaren erreferente bihurtzea Gaztela eta Leon.

IV. Sarietan, 111 proiektu aurkeztu dira guztira. Horietatik 43 Gaztela eta Leongo ekimenak dira; gainerako 68 proiektuak, berriz, beste autonomia-erkidegoetakoak.

Guztira, 19 proiektu saritu dira; 10 Gaztela eta Leongoak, eta 9, beste autonomia-erkidegoetakoak.

Gaztela eta Leongo Eraikuntza Jasangarriko IV. Sariak (issuu formatua):

Estatuko Eraikuntza Jasangarriko IV. Sariak (issuu formatua):

Sariak pdf formatuan ikusi nahi izanez gero, Gaztela eta Leongo Juntaren estekara Kanpoko esteka jo daiteke.

Iturria: Enllave Kanpoko esteka, 2013/02/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Praktika Onak, Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *