Eskuliburuaren helburua da eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak kudeatzen dituzten eragileei laguntzea funtsezko bi alderditan: eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen kudeaketa-plana idazten, eta plan hori modu eraginkorrean ezartzen obran. Horrek, gainera, nabarmen hobetuko ditu prozesuaren ekoeraginkortasuna eta lehiakortasuna.
Argitalpena, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programara atxikita dauden enpresentzat
eskuragarri dago. Programa honetara atxikita ez dauden enpresei eskatu ahala emango zaie dokumentua. Ihobe-line doako arreta-zerbitzuaren bidez eskatu ahal izango dute: 900 15 08 64.
Eraikalen, EEHetatik datozen agregakin birziklatuen Espainiako gida berria jaso zen. Albiste honetan, Eraikuntzako eta eraisketetako hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen 112/2012 Dekretuaren arau-esparrua aipatu zen.
Iturria: Construible , 2013/02/15