Mogel auzoaren (Eibar) osoko birgaitzeari martxoan ekingo zaio, eta bizilagun gehienen babesa du

2009tik, irisgarritasuna lortzen saiatzen ari da 1940ko hamarkadako auzo honetako auzotarren batzordea, igogailu bat jarrita. Horrez gainera, aldapa bat egin da, eta eskailera mekanikoak ere jarri dira. Kaleetako mailen arteko alde handiak gaindituta, autonomia irabazi dute mugitzeko zailtasuna duten biztanleek.

Baina auzo horretako 200 etxebizitzak, gerra ostean egindako etxebizitza guztiak bezala, isolamendu termikorik gabe eraiki ziren. Debegesak Kanpoko esteka (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea), Eibarko Udalaren Kanpoko esteka lankidetzaz eta Eusko Jaurlaritzak Eibarko Udalaren bidez emandako laguntza ekonomikoari esker, 2.800.000 euroko diru-laguntza eman du proiektu horretarako, eta Osoko Birgaitze Programa bat sustatzen ari da diru horrekin.

Proiektu honi buruzko informazio gehiago, Aterpean:

Aterpean estudioak, Gaztela eta Leongo Juntaren IV. Premios Construccion Sostenible Kanpoko esteka lehiaketako estatu mailako accesita lortu du ekipamendu kategorian, Larrabetzuko Bizkaiako Lurren Izpilua eraikinarengatik.

Iturria: El Diario Vasco Kanpoko esteka, 2013/02/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Praktika Onak, Proiektuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *