2009. urtearen amaieran IS-Arquitectura blogean Sleep Box kabinei buruz idatzi zutenean
, zaila zen pentsatzea aireportuetan eta tren-geltokietan siesta egiteko sortutako modulu aurrefabrikatu haiek hainbeste aukera emango zituztenik. Denbora gutxira, aldaera bat diseinatu zuten sortzaileek, aterpetxeetan erabili ahal izateko (elkarren gaineko oheekin), jatorrizkoa baino ekipamendu gutxiagorekin. Hala, inoiz baino azkarrago eraiki daitezke ostatuak. Orain jakin da Moskuko erdiguneko eraikin zahar bat berritu eta Sleep Box moduluz betetako hotel moderno bihurtu duela arkitekto-talde horrek. Sleepbox Tverskaya Hotel
izena eman diote.
Modulu horien ekipamenduari buruz gehiago jakiteko eta barrualdearen argazkiak ikusteko, Moskuko aireportuko lehenengo Sleep Box kabinari buruz argitaratutako artikulua irakur daiteke. Eraikalen ere albiste hau
jaso zen.
Sleep Box kabinari eta haren negozio-ereduei (hoteletarako, aireportuetarako, tren-geltokietarako, enpresetarako, ekintzaileentzat, etab.) buruz gehiago jakiteko, sleepbox-en web-orrira jo daiteke.
Iturria: IS Arquitectura , 2013/02/13