Zertara behartzen du Energia-eraginkortasunari buruzko Direktibak?

2012ko azaroaren 14an, Energia-eraginkortasunari buruzko 2012/27/EB Direktiba berria argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean Kanpoko esteka. Lehenagoko beste direktiba batzuk aldatzen eta/edo indargabetzen ditu direktiba horrek, baita datozen urteetarako oinarriak zehaztu ere.

2011. urtearen hasieran, Europako Batzordeak ondorioztatu zuen ez zirela beteko 2020rako zehaztutako helburuak indarrean zegoen araudi-esparruarekin, eta, horrenbestez, beste testu arautzaile bat onartu behar zela. Gainera, urte bereko ekainean adierazi zen higiezinen parkea zela energia aurrezteko aukera handiena zuen sektorea, eta estatuek epe luzerako estrategiak zehaztu behar zituztela, 2020tik haragokoak, parke horren energia-errendimendua hobetzeko inbertsioak egiteko, etxebizitza- eta merkataritza-eraikinak berrituz. Horrenbestez, 27/2012 Direktibak ezartzen du estatuek beren estrategiak aurkeztu behar dituztela 2014ko apirilaren 30a baino lehen, eta, gainera, hiru urtean behin eguneratu behar dituztela estrategia horiek.

Eraikalen, Energia-eraginkortasunari buruzko 2012/27/EB direktiba argitaratu delaren Kanpoko esteka berri eman zen. Post horretan direktiba laburbiltzen da.

Hausnarketa honetan, hiru gaiez mintzatzen da: Direktibak sustatzen dituen jarduerak finantzatzea, enplegua sortzea eta energia-pobrezia. Gai hauetaz Eraikal zabalki aritu da. Txostena, ingelesez: “Zerga-erreformak eraginkortasun energetikoa sustatzeko” AEBn Kanpoko esteka berrian, adibidez, enplegua sortzeari eta finantzaketari buruz zenbait albiste jaso dira. Dokumentua ingelesez. Erresuma Batua: “Hills” ikuspegia hobetzen, energia-pobrezia neurtzeko Kanpoko esteka berrian, energia-pobreziari buruzko zenbait berri jaso dira.

Iturria: Fundación La Casa que Ahorra Kanpoko esteka, 2013/02/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak, Legegintza and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *