Bimetica online: eraikuntzaren, interiorismoaren eta ingeniaritzaren sektoreekin lotutako produktuei buruzko informazioa ematen duen plataforma, bereziki BIM edukia sustatzeko diseinatua

Bimeticak Kanpoko esteka etengabe berritzen den datu-base bat du, enpresen (fabrikatzaileak edo banatzaileak) parte-hartze aktiboa baitute eta beren produktuak eta eguneratzeak sartzen baitituzte.

Hori dela eta, profesionalek (arkitektoek, ingeniariek, interioristek, eraikitzaileek, etab.) doan sartu ahal dira fabrikatzaileen edo banatzaileen produktuei buruzko informaziora, eta haien informazio espezifikoa jasotzen duten fitxategiak deskargatu, proiektuetan erabili ahal izateko.

Helburua da proiektuak hobeto garatzeko informazio zuzena eta eguneratua ematen duen komunitate bat sortzea. Datu-basea lanerako tresna dute profesionalek, eta informazio hau ematen du: planoak, irudiak, kuantifikazioa, aurrekontuak, diseinua, erreferentziak, etab. Zuzeneko lotura ere sor daiteke fabrikatzailearekin edo banatzailearekin.

Eraikalen, Building Information Modeling Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Honetan, BIM zer den gainetikazaldu zen.

BIMi buruz gehiago jakiteko, Eadiceko Kanpoko esteka ikus “Zer da BIM?”, María Pascualena. BIMen espezializatutako arkitektoa da Pascual, eta Eadiceko irakaslea. Eadic eskola natibo digital bat da, ingeniaritzan eta arkitekturan espezializatua, eta onlineko prestakuntza eskaintzen du.

Iturria: Eadic Kanpoko esteka, 2013/02/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzuak (web) and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *