Mendata (Bizkaia): Passivhaus estandarrak betetzen dituzten etxebizitza tasatuen sustapena

Mendatako Udalak Kanpoko esteka Passivhaus irizpideak betetzen dituzten 15 etxebizitza tasaturen sustapen bat egin du. Arkitektura jasangarriko Alemaniako estandar bat da irizpide hori, eta gutxieneko energia-kontsumoa ziurtatzen du, eraikuntza-irtenbideen bidez, ahalik eta gehiena murrizteko berokuntza-eskaera. Isolamendu handia, beroa berreskuratzea bermatzen duen aireztapena eta zubi termikorik gabeko diseinua, horra berokuntza-gastua etxebizitza arrunt baten ohiko kontsumoa baino zazpi aldiz txikiagoa (15 kWh/m2 urteko, ohikoa den urteko 100 kWh/m2 kontsumoaren aldean) izatearen arrazoiak.

Aurreproiektuaren planoak eta infografiak interesdunen esku jarri ditu Udalak Kanpoko esteka eta eraikuntza-proiektua aste gutxi barru amaitzea eta onartzea aurreikusten du. Informazio gehiago, Mendatako Udalaren web-orriko izapideen atalean Kanpoko esteka.

“Passivhaus” Kanpoko esteka etiketapean, Hauetako batean, Eraikalen zenbait berri argitaratu dira. Etxebizitza jasangarriak Araban Kanpoko esteka berrian, Araban Passivhaus estandarpeko 3 etxebizitza eraikiko direla aipatzen da. Arkitektura jasangarriko lehiaketa batean saritutako Bermeoko proiektu bat Kanpoko esteka albistean, Gasteizen Passivhaus estandarpean eraikitzen ari diren FUV etxea aipatzen da.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2013/02/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *