Artikulua: Energia-eraginkortasunari buruzko web-atarien laburpena

Web ataria, politika egokiak garatzeko atea

2012an, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko informazioa partekatzeko eta aztertzeko hainbat web-atari egin dira. Web-atari horiek errentagarriak izan behar dute, ikerketarako, aholkularitzarako eta mundu akademikorako ez ezik, politikak datu sendoetan oinarrituz garatzeko irrikaz dauden arduradun politikoentzat ere.

Datu hobeak behar dira energiaren aldetik eraginkorragoak izango diren eraikinak egiteko politika sendoak garatzeko. Eraikinen energia-eraginkortasunerako estrategiak aldatu egiten direnez eta konplexuago bihurtzen direnez, arduradun politikoek datu gehiago eta hobeak behar dituzte politikak eta programak diseinatzeko eta ebaluatzeko, konparazioak egiteko eta politikaren tresnen aurrerapenak neurtzeko aukera emango duten zaintza-sistemak ezartzeko.

Dokumentuan hainbat plataforma deskribatzen dira. Adibidez: BEEP (Building Energy Efficiency Policies), BPIE’s data hub for the energy performance of buildings, the UK CIBSE Knowledge Portal, bigEE, a knowledge platform on energy efficiency in buildings, the MURE database, Energy Efficiency Indicators Database, TABULA web tool, International Passive House Database, MINERGIE® Database, BUILD UP, Construction21, eta Global Buildings Performance Network (GBPN).

Dokumentuaren laburpena eta dokumentua bera era berriaren iturrian eskuragarri dago.

Aipatutako zenbait plataforma Eraikalen azaldu dira:

  • Eraikuntza Jasangarrirako Zentroa plataforma Kanpoko esteka. International Energy Agency-ak (IEAk), Sustainable Buildings Centre webgunea (Eraikuntzajasangarrirakozentroa, IEA-SBC), abiarazi du. Webgunean BEEP datu-basea (Building Energy Efficiency Policies, Energia-eraginkortasun politikak eraikuntzan), energia-kodeak eraikuntzan, etiketatzea eta pizgarri-eskemak mundu-mailan aurki daitezke.
  • Construction 21, Zerotik gertuko energia-kontsumoa duten bost eraikin erakusle eraikitzeko europar proiektua Kanpoko esteka aipatua. Construction 21 proiektua Europako ekimen bat da, eta haren helburua da eraikuntza jasangarria sustatzea Europan, energia-eraginkortasunari eta CO2-emisioei buruzko europar helburuak lortzeko, aditu-sare baten lankidetzaren bidez. Europar plataforma hori sei plataforma nazionaletara lotuta dago (Espainia, Frantzia, Lituania, Italia, Alemania eta Errumania).
  • Build up ataria Kanpoko esteka. Europako Batzordeak aurkeztutako tresna da, eraikinen energia-erabilera murrizten laguntzeko informazioarekin.

“Politika” Kanpoko esteka etiketapean, Eraikalen politikak diseinatzeari, ezartzeari eta balioztatzeari buruzko zenbait berri jaso dira, beraien artean, eraginkortasun energetikoaren politikak.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2013/02/19

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak, eraginkortasun energetikoa, Zerbitzuak (web) and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *