Egoera ekonomikoari eta eraikuntzari buruzko txostena. 2013ko otsaila. CEPCO

Eraikuntzako Produktuen Fabrikatzaileen Elkarteen Espainiako Konfederazioak (CEPCO) egitura ekonomikoaren eta eraikuntzaren txostena argitaratu du. Adierazle ekonomikoen sorta zabala jasotzen du txostenak; adibidez, langabezia, konfiantza-indizeak, produkzio-indizeak eta eraikuntzako azpisektoreen indizeak, esaterako, zementuaren, agregakinen, altzairuaren kontsumoa, etxebizitzen stocka autonomia-erkidegoko, stockaren presioa, industria-prezioak, materialen eta eskulanaren prezioak. Eraikuntza-sektorearen eta haren bilakaeraren erradiografia argia da.

Eraikalen, 2012ko iraileko txostena Kanpoko esteka argitaratu zen. 2013ko otsaileko bertsio horretan, aurreko bertsiotik zer atal aldatu dituzten adierazi dute.

Txostenean puntu hauek nabarmentzen dira:

  • Eraikuntza-produktuen ekoizleek, 2012an, 15.800 milioi euroren materialak esportatu zituzten; hots, 2011n baino % 4,8 gehiago eta 2010ean baino % 16,35 gehiago.
  • 2008ko urtarrilaz geroztik, 335.203 lanpostu galdu dira; kopuru hori handiagoa da sektore horretan aktibo dagoen langile-kopurua baino. Langabezia-tasa % 27,80 da; hau da, krisia hasi zenetik izan den tasarik altuena.
  • 2012ko abenduan, 780.000 tona altzairu ekoitzi ziren Espainian (2011n baino % 5 gutxiago).
  • 2012an, 158.074 etxebizitza berri saldu ziren (2011n baino 16.000 gutxiago).
  • Azaroan, 10.000 etxebizitza inguru bukatu ziren, eta, kopuru hori kontuan hartuta, 110.000tik gora izan ziren 2012ko ekitaldian.

Txostena, Cepcoren esteka honetan Kanpoko esteka lor daiteke.

Cepcoz gain, Oficemenek (Espainiako zementu-fabrikatzaileen Elkartea) bere egoera txostena Kanpoko esteka argitaratu du, 2013ko otsailekoa.

Iturria: Cepco Kanpoko esteka, 2013/02/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *