Bada zenbait denbora Google Glass
berriak irtengo diren datari buruzko albisteak irakurtzen, bideoak ikusten eta zurrumurruak entzuten ari garela; TIME aldizkariak
2012ko proiekturik onen artean sartu du Google Glass.
Produktua misterio bat zen, eta hari buruzko zenbait bideo ikusi eta albisteren bat irakurri baino ez dugu egin orain arte, baina, orain, haiek eskatzen hasteko aukera dago, lehiaketa baten bidez eta 1.500 $ ordainduta. Zer egin nahiko zenuke Google Glass batzuk izango bazenitu? .
Blogaren gaia eraikuntza denez, helburua da gisa horretako proiektuek arkitekto teknikoaren lanari nola lagundu diezaioketen idaztera eta eztabaidatzera bultzatzea jendea.
Hasieran, bi galdera sortzen dira:
- Zer abantaila izan ditzake tresna berri horrek?
- Goitik behera alda dezake arkitekto teknikoen lan egiteko modua?
Hortaz, era guztietako ideiak eta Google Glass proiektuak ekar litzaketen negozio-ildoak adieraztera animatzen zaituztet.
Google Glass-ekin ikusteari buruzko bideoa:
Iturria: Sergio Pena Corpa, “Problemas con las obras” blogean , 2013/02/20