Makatzena birgaitzeko plana (Arrasate)

Arrasateko Makatzena auzoa eraberritu egingo dute; hartara, etxebizitzetako hezetasun-arazoak konponduko dira, eta sarbide-baldintzak hobetuko. Kostu handiko obra horri aurre egiteko (3,6 milioi euro inguruko kostua izango du), Eusko Jaurlaritzak 1.815.000 euroko laguntza bat eman du, etxebizitza-eraikinak eraberritzeko planaren bitartez. Makatzena auzoa osatzen duten 17 etxebizitza-blokeetatik zortzik jasoko dute diru-laguntza hori (eraberritzea erabaki dutenek).

Proiektuaren xehetasunak Luis Lascurain Suradesako Kanpoko esteka (Dena Garaia birgaitzeko hirigintza-elkartea) gerenteak, Inazio Azkarraga-Urizar alkateak, LKS enpresako Xabier Gesalagak, eta auzotarren batzordeko ordezkariek, Mikel López de Arkautek eta Aritz Muruak, zerrendatu zituzten.

Lascurainek azaldu zuenez, kaltetutako etxebizitza bakoitzak 15.000 euroko diru-laguntza izango du eraikinak eraberritzeko planarekin. Makatzenan egingo diren lanek jasoko dute Batzorde Autonomoak deialdi honetan EAEko bizilagun-komunitateei eman dizkien diru-laguntzetatik handiena.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi Xabier Geselagaren aurkezpena: Energia-birgaitzeen inguruko esperientziak Kanpoko esteka; besteak beste, Makatzenakoa aipatzen du.

Eraikalen, Mogel auzoaren (Eibar) osoko birgaitzeari martxoan ekingo zaio, eta bizilagun gehienen babesa du Kanpoko esteka berria argitaratu da.

Eraikalen, Eraikin multzoak birgaitzeko jabekideen erkidegoei zuzendutako REVIVE programa onartu da (2012-07-17ko Kointseiluan hartutako erabakia) Kanpoko esteka berria ere argitaratu zen.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa Kanpoko esteka, 2013/02/21

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Praktika Onak, Proiektuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *