Plentziako Udalak hiriaren % 40 berritzeko plan bat diseinatu du; 16 milioi euroko inbertsioa eskatuko du, eta zortzi urte iraungo du

Ontziola plazak hartuko duen itxuraren infografia, birgaitze-planaren jardueren ardatz nagusia

Plentziako hirigune historikoa kulturagune bihurtzea eta herriko ingurune naturala aisialdirako leku, horra kostaldeko herri honetako udalaren birgaitze-proiektu berriaren helburuetako bat. Birgaitze-proiektu integrala da, non hirigunean, irisgarritasunean eta hiri- zein zerbitzu-azpiegituretan ere egingo diren hobekuntzak. Horren guztiaren helburua, berriz, hau da: herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta lekuen aprobetxamendu hobea egitea, herriaren oroimen historikoa berreskuratzea (XIII. mendean eraikia da), bisitariei turismo-eskaintza hobea egitea, eta ekonomia sustatzea.

Plentziako hirigune historikoa (Uribe Kostako hirigune historiko bakarra) Ondasun Kultural izendatu zuten 2009an. Izendapen hura zela-eta ekin zion Udalak proiektu honi, zeinaren garapenaz TECNALIA eta Ingelan arduratu diren.

Plentziako herriak azken hamarraldietako hirigintza-lanik handienari ekingo dio hirigune historikoa berritzeko eta hala kostaldeko udalerri horren fisionomia erabat aldatzeko proiektua martxan jarrita. Udalak diseinatutako birgaitze-plana gauzatzeko, 16 milioi euroko inbertsioa egingo da zortzi urtean, eta udalerriaren lurzoruaren % 40ri eragingo dio; hots, 27.000 metro karratutan eragingo du (204 eraikin daude azalera horretan, eta 1.300 lagun bizi dira).

Eraikalen, Gipuzkoako bi auzoen osoko birgaitzeari buruzko bi berri argitaratu dira:

Fuente: El Correo Kanpoko esteka, 2013/02/21

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *