TicAT-en bideokasta, eraikinen ziurtatze energetikoari buruzkoa (1. zatia)

Zer da TicAT? Eta TicATenbideokastak?

Sare sozialen bidez elkar ezagutu duten arkitekto teknikoen talde bat da TicAT. Sare sozialak baliabide bikain izan dituzte eraikuntzaren sektorean dituzten kezkak partekatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez —gaztelaniaz, TIC, eta hortik datorkio TicAT izena—.

Googleko hangout-en bidez antolatu zituzten hitzaldi batzuekin hasi zen guztia. Han, orduak ematen zituzten sektoreari buruz interesatzen zitzaizkien gaiez hitzegiten. Halako batean, hitzaldi horiek eraikuntzaren arloan interesa zuten beste pertsona batzuekin partekatzeko aukeraz jabetu ziren.

Handik sortu zen TicATen bideokasta. Programa hori bi astean behin ematen dute, normalean ostegun gauetan, 22:00ak aldera, eta arlo horretako jendearentzat interesgarriak iruditzen zaizkien gaietako adituak gonbidatzen dituzte. Hala, TicATi berari sortzen zaizkion zalantzak eta sare sozialen bidez heltzen zaizkienak argitu ditzakete.

Programa zuzenean ikus daiteke, baita Twitterreko #at20 hashtag-aren bidez parte hartu ere, non programa horretan bertan jorratzen ari diren gaiari buruzko iruzkinak edo galderak egin baitaitezke.

Programa ezin bada zuzenean ikusi, beti dago aukera haren grabazioa Youtuben duen kanalean ikusteko; edo, bestela, iVoox-etikedo iTunes-etik jaits daiteke audioa, eta mugikorrean edo MP3an entzun.

Gai berriei eta hurrengo emanaldien datei buruz informatuta egoteko, blogera harpidetzeko gonbita egiten dute.

“Dónde Encontrarnos” Kanpoko esteka orrialdean, TicATekin harremanetan egoteko esteka guztiak daude.

Joan den ostegunean, hilak 21, lehendik dauden eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiriari buruz jardun zuten programan; gaurkotasuneko gai bat da, eta hilabeteak daramatza puri-purian. Hainbat sektore daude zain noiz onartuko eta noiz argitaratuko Estatuko Aldizkari Ofizialean EBko herrialdeek eraikinetan energia-eraginkortasunari dagokionez jarraitu beharreko bidea zehazten duten direktiben transposizioa osatuko lukeen araudia (Errege Dekretua).

Espero zen 2013an hastea estatuko araudia argitaratuta, Europak ezarritako denbora-mugak betez, baina ez da hala gertatu.

Ivoox-eko zure kanaletik ikus dezakezu bideoa edo deskarga dezakezu audioa.

Eraikalen, lehendik dauden eraikinen efizientziaren ziurtapenei buruzko zenbait berri aipatu dira. Besteak beste:

Iturria: Grupo Ticat Kanpoko esteka, 2013/02/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *