Dokumentua, ingelesez eta alemanez: Eraikin berritzaileak Austrian – Erakusketetarako eta proiektu enblematikoetarako Austriako eraikinen gida teknikoa, “etorkizuneko etxea” ikerketa-programaren barruan

Dokumentuaren jatorrizko izenburua, ingelesez: Innovative Buildings in Austria – Technical Guide Austrian demonstration buildings and flagship projects within the research programme “Building of tomorrow”.

Argitalpen horretan, eraikin berriak (aitzindariak) ikusiko dituzue, baita “etorkizuneko etxea” ikerketa-programaren emaitzen arabera eratu eta aplikatutako berritze-prozesuak ere. Erakusketa-eraikinetan aprobetxatu dira (arrakastarekin aprobetxatu ere) emaitza berritzaile horiek, ikerketan eta garapen-lanetan jardun duten guztien konpromisoari esker: arkitektura-estudioak, erakunde sustatzaileak eta enpresa komertzialak.

Jada eraikita dauden eta eraikitzen ari diren (2012tik aurrera) erakusketa-proiektuen ikuspegi orokorra eskaintzen du liburuak, eta eraikuntzarako irizpide berriak sustatuko ditu, zalantzarik gabe.

Liburua berriaren iturrian eskuragarri dago.

Informazio gehiago, ingelesez, “Building of tomorrow” austriar ekimenaren web orrian Kanpoko esteka.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2013/02/25

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Praktika Onak, Programak eta deialdiak, Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *