“Etxebizitza duin baten alde” dekalogoa

Madrilgo ATTACek Kanpoko esteka eratu duen Etxebizitzari buruzko kanpainaren xedea da Espainiako egungo etxebizitzaren egoeraren zergatiak aztertzea, batetik, eta, bestetik, botere publikoen aurrean etxebizitzarako eskubidea baliarazteko proposamenak prestatzea.

Eginkizun horren emaitza dugu “Etxebizitza duin baten alde” dekalogoa.

Egoera oker eta bidegabe bat zuzentzeko oinarrizko proposamena da. Izan ere, milioika lagun daude Espainian etxebizitza duin bat izateko eskubiderik gabe; emantzipazio-adina, berriz, Europa osoko altuenetakoa da; ehunka mila lagun botatzen dituzte etxetik, etxeak erostera (soilik) eta gehiegi zorpetzera bultzatzen duen eredua dela medio; etxebizitza sozialen parkea ez da inondik ere nahikoa; milioika etxe daude hutsik; urbanismoa kontrolik gabea eta jasangaitza da; eraikuntzaren kalitatea txarra da, oro har… Politika oker eta arduragabeen emaitza dugu hori guztia.

Egoera hori aldatzeko, eztabaida serioa, sakona eta konstruktiboa egin behar da, betiere irizpide hau oinarri harturik: giza eskubideetako bat da etxebizitza duina izatearena, eta halakotzat aitortua du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 25.1 artikuluak. Aitortza horretatik abiatuta, etxebizitza-politika koherentea sustatu behar da, eskubide horrekin lotutako alderdi guztiak aintzat hartzen dituen politika. Gaur egun, alokairu sozialaren alde egin behar du, argi eta garbi, etxebizitza-politikak.

Berriaren iturrian gida eskuragarri dago, formatu digitalean.

2011ko maiatzan, Eraikalen, Etxebizitza Duin baten aldeko Plataformak aurkeztutako Etxebizitza duin baterako salaketa-gida Kanpoko esteka argitaratu zen. Bi bloketan dago banatuta gida -170 orrialdetik gora ditu-. Lehen blokean, Konstituzioak etxebizitza duin eta egoki bat edukitzeko barne hartzen duen eskubidea aztertzen da. Lege-testu desberdinetan eskubide horri ematen zaion tratamendua adierazten da eta eskubide horrekin lotutako eskumenak Estatuaren, autonomia-erkidegoen eta tokiko erakundeen artean nola banatzen eta antolatzen diren adierazten da, halaber. Bigarren blokean, etxebizitza duin eta egoki bat edukitzeko eskubidea nola defenda daitekeen azaltzen da. Zati honetan, merkatuaren aurrean ditugun eskubideei buruz hitzegiten zaigu, herritarrek parte hartzeko ditugun bideak adierazten dira eta etxebizitzari eta lurralde- eta hirigintza-antolamenduari buruzko oinarrizko araudia aipatzen da.

Iturria: Attac Madrid Kanpoko esteka, 2013/01/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Hausnarketak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *