Andaluzia eta Maroko arteko mugaz gaindiko lankidetza-programa hau EBk (% 75) eta Andaluziako Sustapen eta Etxebizitza Sailak (% 25) finantzatzen dute, eta auzo behartsuetan hiria berritzeko jarduera-prozesuak bultzatzea eta sendotzea du helburu, baita etxebizitzak eta eremu publikoak zaintzeko kultura sustatzea ere:
Herritar guztiak bultzatzea auzoaren eraldaketan parte hartzera, kulturartekotasuna ardatz dela;
Auzo horietako etxebizitzen gizarte- eta hiri-kudeaketa optimizatzea.
Habitar 2.0 proiektuak hirigunearen hobekuntza fisikorako zenbait programa pilotu abiarazi nahi ditu auzo bakoitzean; bestalde, herritarrak integratu eta haien bizi-baldintzak hobetu nahi ditu, eta sareak eratu, eskualdean partaidetza-mekanismoak sortuz, herritarrak ere bere ingurua hobetzeaz ardura daitezen.
Habitar 2.o proiektuari buruzko informazio gehiago, esteka honetan .
Iturria: La Ciudad Viva , 2013/02/26