Txosten honen arabera, karbono-aztarnaren % 90 murriztu dezake New Yorkek 2050. urterako

Urban Green Council erakundeak argitaratu berri duen “90 by 50” txostenaren arabera, hiri horrek % 90 murriztu ditzake karbono-emisioak 2050erako, jada erabiltzen diren teknologiez baliatuz eta aparteko ahaleginik egin gabe.

“90 by 50” txostenak dioenez, % 90 murriztu dezake karbono-aztarna New Yorkek, baldin eta kutsatzaile nagusiari ekiten badio; hau da, eraikinen energia-kontsumoari. Izan ere, erraz neurtzeko moduko New Yorkeko karbono-emisioen % 75 eraikinek aireratzen dituzte. Aipatutako txostenaren arabera, hiru bide leudeke emisio horiek murrizteko.

Lehenbizikoa, eraikinetako lurrun bidezko berotze-sistema (zaharkitua eta eraginkortasun eskasekoa) alde batera uztea eta, haren ordez, “bero elektrikoaz” baliatzea. Bigarren urratsa da iturri berriztagarrietatik eskuratzea berokuntza elektrikorako behar den potentzia; hirugarrenak, azkenik, energia-eraginkortasuna du ardatz, eta zenbait ideia proposatzen ditu: panel hirukoitzeko leihoak, panel fotovoltaikoak, bao-kopurua (leihoak) gutxitzea eta eraikineko fatxadaren % 50 bakarrik estaltzea horiekin… Baina gehiago ere egin beharra dauka New Yorkek. Izan ere, garraioak sortzen du hiri horretako emisioen % 21.

Urban Green-en esketa honetan Kanpoko esteka txostena lor daiteke.

“Eraginkortasun energetikoari buruzko dokumentuak” Kanpoko esteka kategoriapean, eraginkortasun energetikoaren bitartez enplegua nola sortu, proiektu hauek nola inantzatu, eraginkortasun energetikoen helburuak lortzeko egin behar denari buruzko dokumentu ugari aipatu dira.

Iturria: Plataforma Arquitectura Kanpoko esteka, 2013/02/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *