Murtziako Erkidegoko Unibertsitate, Enpresa eta Ikerkuntza Sailak
zenbait ekimen bultzatzen ditu eraikin jasangarriak egin daitezen. Besteak beste, “Eraikuntza jasangarriaren ekimen-gida” prestatu du Murtziako Erkidegoko Eraikuntzaren Zentro Teknologikoak (CTCON
), Murtziako Erkidegoko Sustapen Institutuarekin (Info
) elkarlanean.
Ingurumenaren eta energia-eraginkortasunaren aldetik jasangarria den eraikin bat nola diseinatu behar den erakusten du gidak, baita materialak eta energia sortzeko sistemak nola hautatu behar diren ere. Etorkizuneko eraikuntzetan aplikatzeko zenbait gomendio eta ekimen jasangarri dakartza gidak (32 orrialde), hartara ingurumena hobeto zaintzen duten irizpideen arabera proiektatu, egin eta eraberritu daitezen eraikinak.
Gida hau ondorengo estekan eskuragarri dago.
Beste Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikinen eraikuntza jasangarriari buruzko giden adibideak:
- Eraikuntza eta birgaitze jasangarriaren 2011ko gida Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzetarako (2011)
.
- Asturiasko Printzerrian iraunkorrak eta energetikoki efizienteak diren etxebizitza-eraikinak diseinatzeko gida
.
- Andaluziako Eraikuntza jasangarriaren gida (2005)
.
- Valentziako Eraikuntzako Institutuaren gidak
: Eraginkortasuna bizitegi-eraikuntzan (Barneko giroaren kalitatearen Gida,Ura eraginkor kudeatzeko Gida, Energiaren Gida eta Hondakinen Gida).
Gai honi buruzko beste zenbait adibide: Eraikuntza jasangarriari buruzko Wikiliburua , Industria Antolakuntzako Eskolaren irakaskuntza-dokumentazioa.
Iturria: Construible , 2013/02/27