Hondakin-uretako errautsak errepideak egiteko balio duten probatuko du Bizkaiko Aldundiak

Bizkaiko Aldundiak hainbat urtez probatuko du hondakin-uren tratamendutik sortzen diren errautsak errepideetako zoruak egiteko baliagarriak diren, foru-erakunde horretako bozeramaileak, Unai Rementeriak, azaldu duenez.

Errepideen foru-sareko zenbait tartetan egingo dira probak, Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak sinatuko duten hitzarmenaren arabera.

Hurrengo bi urteotan (bi neguz, gutxienik) begiratuko da zer egitura-portaera duen errauts horiekin egindako zoruak. Galindoko (Sestao) Hondakin Uren Araztegiko lohiak erreta sortzen diren errautsak aztertuko dira.

Hauts-itxurako produktu hori nahastu egiten da errepideetako zoruak egiteko erabiltzen diren ohiko material batzuekin, material horien ordezkoak sortzeko edo haien efektuak areagotzeko asmoz. Besteak beste, erabilera hauek emango zaizkie errautsei: “filler” zementuaren ordezko asfalto-geruzak egiteko (laborategian probatuak jada, eskala errealean probak egin zain) eta oinarri-geruzak (zementudunak edo ez) egiteko, hidraulikotasun sorra dela eta, betiere laborategiko azterketak amaitutakoan eta probak egindakoan.

Hondartzara iritsitako posidonia-hostoak eraikuntzan erabiltzeko proposamena  Kanpoko esteka Eraikaleko berrian, hondakinak berriro erabiltzeko hainbat berri jaso dira.

Iturria: El Correo ,Kanpoko esteka 2013/02/26

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *