Andaluziako Juntak “La Ciudad Amable” deialdi publikoa atera du, gune publikoan modu jasangarrian esku hartzeko proiektuak aurkeztu ditzaten udalek

Andaluziako Juntako Sustapen eta Etxebizitza Sailak “La Ciudad Amable” programa bultzatu du, hirian esku hartzeko ereduan aldaketa sustatzeko. Azpiegitura-, garraio- eta mugikortasun-arloetan, politika jasangarriak ezarri nahi dira, eta hiriguneetan autoari lekua kendu, oinezkoen eta txirrindularien mesedetan. Birgaitze eta Arkitekturaren zuzendari nagusi Gaia Redaellik adierazi du udalak eta arkitekturako eta hirigintzako profesionalak atxiki daitezkeela, otsailaren 25etik martxoaren 25era. Redaellik dei egin die Andaluziako udal guztiei proiektuarekin bat egin dezaten. “Andaluziako hiri eta herri guztietan egin daitezke hobekuntzak hiriguneen antolaketan”, adierazi du zuzendari nagusiak.

Informazio gehiago, Andaluziako Juntako Sustapen eta Etxebizitza Sailaren “La Ciudad Amable”-ren webgunean Kanpoko esteka.

Eraikalen, “Habitar 2.0: hiru kultura, auzo bakar bat” proiektua Kanpoko esteka aipatu zen, Andaluziako Sustapen eta Etxebizitza Sailarena, eta auzo behartsuetan hiria berritzeko jarduera-prozesuak bultzatzea eta sendotzea du helburu, baita etxebizitzak eta eremu publikoak zaintzeko kultura sustatzea ere.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2013/02/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Programak eta deialdiak and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *