CB Richard Ellis. Tendencias 2013. Higiezinen txostena

CB Richard Ellis ahokularitza-enpresak Tendencias 2013 higiezinen txostena argitaratu du. Higiezinen sektoreko hainbat alorretako 230 zuzendarik hartu dute parte hura egiten. Ateratako ondorioa da etxebizitza berrien eraikuntzak behe-behetik jarraituko duela, eta etxebizitzen stocka ez dela igoko. Denak ados daude horretan.

CB Richard Ellis-ek zehaztu du etxebizitzaren merkatua heterogeneoa dela, stocka kostaldean baitago pilatuta batez ere. Hori dela eta, prezioak leku horietan jaisten dira batez ere, eta baliteke Madrilek eta Bartzelonak hondoa jo izana. Inkestatutakoen % 47, ordea, ez dago ados baieztapen horrekin.

Txostena berriaren iturrian eskuragarri dago.

Eraikalen CB Richard Ellis. Tendencias 2012. Hirigintzako txostena Kanpoko esteka berria argitaratu zen.

José Antonio Romeroren bloga Kanpoko esteka iturri egokia da eraikuntza-sektoreari eta higiezinen sektoreari buruzko txostenak eskuratzeko.

José Antonio Romeroren blogean, berriaren “Quizás también le interese” atalean, lotutako beste dokumentu batzuk daude, eta haiek ere deskarga daitezke. Txostenen atalean, higiezin- eta eraikuntza-sektoreari buruzko txosten ugari daude, ondorengo irizpideen bitartez aukera daitezkeenak: Guztiak, eraikuntza, azpiegitura, higiezin, herri-lanak, ekonomia eta herrialdea.

Iturria: José Antonio Romeroren bloga Kanpoko esteka, 27/02/2013

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *