Dokumentua, ingelesez: Eraikin berdeen funtzionamendua: GSAkoak diren 22 eraikinen ebaluazioa, okupatuta egon ondorengoa (Estatu Batuak)

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Green Building Performance: a post occupancy evaluation of 22 GSA buildings.

Espainian ez da oso ohikoa eraikin bat erabiltzen ari den bitartean haren energia-errendimendua neurtzea. Beste herrialde batzuetan, ordea, hala nola Estatu Batuetan, ohiko jarduera da, eta datu interesgarriak ematen ditu, bai errendimendu-akatsak zuzentzeko, bai eraikuntza jasangarriaren industriari laguntzen dioten estatistika-datuak emateko. Horren adibide da Estatu Batuetako gobernu federalaren mende dagoen General Services Administration, GSA Kanpoko esteka gobernu-erakundeak egindako ikerketa.

GSAk bere eraikin jasangarrien errendimenduaren ikerketa konparatibo bat egin du. “Green Building Performance: a post occupancy evaluation of 22 GSA buildings” dokumentuan, 22 eraikin jasangarri hautatu ditu (haietako 16k LEED ziurtagiria dute), beren diseinuan eta kudeaketan jasotako jasangarritasun-estrategien inpaktua ebaluatzeko. Txostenaren emaitzek baieztatzen dute GSAko eraikin jasangarriek energia eta ur gutxiago erabiltzen dituztela, CO2 gutxiago isurtzen dutela, mantentzeko merkeagoak direla eta haien erabiltzaileak gusturako daudela lan egiten duten gunearekin. Horrekin guztiarekin, ikerketak erakusten du ezen, 12 urtez erabili ondoren, berreskuratu egin direla jasangarritasuneko kostuak.

Dokumentu osoa Whole Building Design Guide (WBDG) Kanpoko esteka webguneko esteka honetan Kanpoko esteka dago.

Iturria: Green Living Projects Kanpoko esteka, 2013/02/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *