Espainian etxebizitzak birgaitzeko laguntzak: planen zirriborroak eta hainbat eragileren eskaerak

Higiezinen burbuilak eztanda egin ondoren, eta horrek eraikuntzaren sektorean eragin duen krisian, hiru zutabek eusten diete eraikuntzako profesionalei: Eraikinen Azterketa Teknikoa, Lehendik dauden Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenak eta birgaitzea.

Lehenengo biak Eraikinen Ikuskapen Teknikoak batera egitea efizientzia energetikoaren ziurtagiriekin Kanpoko esteka hausnarketan azaldu ziren.

CEEEX (Lehendik dauden Eraikinen Ziurtapen Energetikoa) Errege Dekretuaren onarpenari buruz eztabaida ugari dago, profesional adituengatik, ziurtagiriaren salneurriagatik, etab. Hark higiezin guztiei efizientzia energetikoaren ziurtagiria igortzea eskatuko du, baita 2007 baino lehenagokoak izan eta saldu edo alokatu egingo direnei ere. Problematika hau laburbiltzeko, TicAT-en bideokastan, eraikinen ziurtatze energetikoari buruzkoan (1. zatia) Kanpoko esteka, lehendik dauden eraikinen ziurtapen energetikoari buruz zenbait arkitekto teknikok duten eritzia jaso da.

Argitalpen horretan, gaingiroki jasoko dira birgaitzea finantzatzeari buruz argitaratutako artikulu batzuk: laguntza-planen zirriborroaren informazioa eta sektoreko hainbat eragilek (higiezinen kudeatzaileek, arkitektoek, etxegileek…) 2013an argitaratutako artikuluak, non administrazioari eskatzen baitiote birgaitzearen sektorea aktibatzeko.

Etxebizitza Alokatzea, Birgaitzea eta Hiria Birsortzea Sustatzeko Estatuko 2013-2016 Planaren zirriborroa

Etxebizitza Alokatzea, Birgaitzea eta Hiria Birsortzea Sustatzeko Estatuko 2013-2016 Planaren zirriborroak laguntza-sistema bat proposatzen du beren etxebizitza-eraikinetan birgaitze-lanak edo irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko lanak egingo dituzten bizilagun-komunitateentzat. Planaren zirriborroaren arabera, laguntzak jaso ahal izateko baldintza hauetako bat bete behar dute bizilagunen komunitateen egoitza-eraikinek: gutxienez hogeita hamar urte izatea, «egituran kalte larriak» izatea edo «laguntza jaso ondorengo hamar urteetan, gutxienez, alokairurako bakarrik» erabiltzea.

Iturria: Observatorio Inmobiliario Kanpoko esteka, 2013/02/24 

Madrilgo Arkitektoen Elkargoa (COAM)

“Iraganeko hutsegiteetatik ikasi behar dugu. Egia bada ere ez dagoela askoz gehiago eraikitzeko, asko dago konpontzeko”, baieztatu du José Antonio Granerok, Madrilgo Arkitektoen Elkargoko (COAM) dekanoak. Tesi hori babesteko, datu bat eman dezakegu: Espainian dauden 25 milioi etxebizitzetatik % 90 Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT) baino lehenagokoak dira —kode horrek segurtasunaren eta bizigarritasunaren oinarrizko irizpideak ezartzen ditu—. Gainera, 13 milioi etxek 30 urte baino gehiago dituzte, eta ia erdiek 50 urte baino gehiago dituzte; beraz, haien baldintza termiko asko, adibidez, jada ez dira egokiak.

Iturria: Cinco Días Kanpoko esteka, 2013/02/27 

Madrilgo Higiezinen Kudeatzaileen Elkargo Profesionala

Higiezinen kudeatzaileek “birgaitzeko likidezia-funts” bat sortzeko eskatzen dute.

Madrilgo Higiezinen Kudeatzaileen Elkargo Profesionalak salatu du 10 egoitza-eraikinetatik zortzitan ez dela obrarik egiten laguntza-lerroen baldintzak ez direlako oso lagungarriak. “Espero dugu arazoa arindu egingo dela Gobernuak birgaitzea bultzatzeko iragarri dituen laguntza ekonomikoen planarekin, baina ez nago oso baikor”, aitortu du Elkargoko presidente Miguel Ángel Muñozek.

Iturria: Observatorio Inmobiliario Kanpoko esteka, 2013/02/27 

Birgaitze-sektorea bultzatzea eskatu duten eragileak, Eraikalen, aldez aurretik, jaso direnak:

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *